ZORIONDU GABONAK EKIMEN SOLIDARIO HONEKIN BAT EGINAZ

Ospatzeko eta atseden hartzeko garai honek une egokia markatzen du egutegian urtean zehar egin dugun guztiaz hausnartzeko. Duela ia 20 urtetik hona, izaera kooperatibista hedatzen dihardu Mundukidek, Brasil, Kolonbia, Mozambike eta halako herrialde pobretuei benetako garapen alternatiba bat eskaintzeko.

Horrexegatik, aurtengo Gabonetako ekimen solidarioaren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu, zure gertukoenak  zoriontzeko Mundukideko postalak erabiliaz.

Izan ere, zu bezalako pertsona solidarioen laguntzarekin erresagoa da kooperazio kooperatiboaren baloreak gero eta pertsona gehiagorengana hedatzea eta nagusiki pertsona pobretuen autonomia sozial eta ekonomikoari bultzada bat ematea.

Brasil, Kolonbia eta Mozambike dira burutzen ditugun proiektu kooperatiboen lan eremuak. Zure kolaborazioa lagungarria da milaka pertsonaren lana optimizatu eta pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko.

Postal bakoitza horren adierazgarri da.

Postalak Webgune honetan ikusi ahal izango dituzu erabilgarri dauden irudi guztiak eta zeuk pertsonalizatu ondoren, zein den postalaren azken itxura.

Azken emaitza gustatuz gero,  postala zure mail helbidera bidali ahal izango duzu eta ondoren nahi duzun kontaktu guztiak maitasunez eta elkartasunez zoriondu ahal izango dituzu.

Ez al da ekimen ederra?

Jarri harremanetan uurizar@mundukide.org helbidean edo deitu 943 772 010 telefonora.

Mundukideko lantaldeak Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizu!

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010