Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mikrokredituak gerratik ihesi datozen emakumenetzat

2024 martxoa 12

Gerra da emakumeen zeregina ikusezin bihurtzen den beste agertoki bat, nahiz eta gizonak bezain protagonista izan eta ondorioak jasan.

Cabo Delgado iparraldeko probintziako herritarrek 2017 urtea geroztik bizi duten gatazka armatuaren ondorioz, biztanleen 1/3 batek etxea utzi behar izan du familiarekin batera leku seguruago batera ihes egiteko.

Talde armatuek etxeak suntsitzen dizkiete, torturatu, bortxatu eta familien aurrean hiltzen dituzte gizonak, eta adingabeak errekrutatzen. Desplazatuen hiru laurdenak emakumeak eta haurrak dira eta  %90ek, 400 km baino gehiago egin ondoren, gehienak hutsetik hasita  bizitza berregiten saiatzen dira.

Mundukidek 22 urteko ibilbidea du Cabo Delgadoko nekazariekin lanean, baina azken  urteetan, bertaratzen diren desplazatuekin ere lanean ari da bertako gobernuaren laguntza eskaerarekin bat eginez. Gerratik ihiesi datozen desplazatueii, lurra lantzeko aukera eskaintzeaz gain, Mundukidek etxeak eraikitzeko formakuntza eta materiala  eskuratzeko baliabideak eman dizkie. Emakume ugari haur txikiekin iristen dira familia mantentzeko lan aukera baten bila. Horietako emakume askok Balamako Ahizpa  Combonianek zuzentzen duten eta Mundukidek babesten duen Mikrokreditu programarekin egiten dute aurrera.

ACNURen azken datuen arabera, 2021. urtearen amaieran, munduan 30 milioi emakume eta neskatila inguru zeuden lekualdatuta, horietako asko indarkeria armatuagatik. Kopuru hori handituz doa, eta, beraz, kontu handiz ibili behar da, gerrek, generoa dela eta, bereziki, haietan duten eragina saihesteko.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden