Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“AdC”, nekazal erreformako komertzioen hedapena Brasilen

2023 urria 4

Julio Martínez Arija eta Xabier Etxebarria, Brasilen bizi diren kooperanteak, irailaren,  25etik 29ra Sao Paulon ospatutako ll. ARMAZEM do CAMPO SAREKO II. BILTZARREAN parte hartu dute.

 

Bileraren helburua, supermerkatu-sarearen hedapenari buruz eta sare horrek Herri Nekazaritzako Erreformako produktuak merkaturatzean duen garrantziari buruzko eztabaidan sakontzeaz gain, gizartearekin elikadura osasungarriari eta nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruz  elkarrizketa eraikitzearen ingurukoa izan da.

Mundukidek hasiera-hasieratik  ezagutu eta laguntzen du AdC supermerkatu proiektua, eta Julio bezalako kooperante kualifikatuekin ari da bere hazia eta aholkularitza eskaintzen ; Julio Martínez Arija, Eroskiko bazkidea da eta Mundukiderekin lanean hasi aurretik urte asko egin ditu kontsumo alorrean eskal kooperatibarekin lanean.

Mundukidek, Armazems do Campo izeneko supermerkatuetako zuzendaritza-taldearekin batera, Kudeaketa Estrategikoan, Marketinean eta Kudeaketa Ekonomiko eta Finantzarioan erreferentzia diren pertsonak gaitzen ditu, negozioari begira prestakuntza integrala bermatze aldera.

«Armazens do Campo» sarea

2016. urtean, São Pauloko lehen denda ireki zen. Gaur egun 26 denda fisiko daude Brasileko hainbat hiritan. On-line zerbitzua duten aipatutako denda fisikoez gain, entrega programatua eta online erosketa duten 39 salmenta-unitate ere badaude 36 udalerritan, eta landa-lurreko borrokaren produktuak hirira eramaten dituzte. Ekimen horren bidez, Lurrik Gabeko Mugimenduak elikagai osasungarriak, pozoinik gabeak, agroekologikoak eta organikoak eskaini nahi dizkio kontsumitzaileari, bidezko eta zuzeneko prezioan.

Hurrengo 15 urteetarako Armazems do Campo Taldea Hedatzeko Talde Nazionalak diseinatutako Plan Estrategikoaren helburua da Brasilgo 24 estatuetan 1000 Armazems do Campo gehiago irekitzea, bai hiriburuetan, hirietan, bai kanpamenduetan, non bizi baitira Langileen Mugimenduko -as Lurrik gabeko akanpazio-familiak.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden