Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Hitzaldia: Eskoriatza Mozambikerekin

2024 otsaila 14

Otsailak 15 arratsaldeko 18,30etan, “Eskoriatza Mozambikerekin” hitzaldia antolatu du Harreman gobernuz kanpoko erakundeak, Mundukide eta Eskoriatzako Udalaren laguntzaz. Elena Ramos eta Xabi Garabiota, Mozambiken bizi diren Mundukideko kooperanteek  praktikatzen duten lankidetzaren eragina nolakoa den kontatuko dizkigute.
Giza Garapenaren Indizearen arabera antolatzen baditugu herrialdeak, Mozambike 185. postuan dago, eta, beraz, bertako biztanleak dira giza garapenaren rankingean (GGI) lekurik okerrenean daudenak. GGIak honako aldagaiak ditu kontuan: bizitza luze eta osasungarria, ezagutza eta bizi-maila duina. Beraz, eragina dute, besteak beste, Mozambikeko bizi-itxaropena 59,33 urtekoa izateak, heriotza-tasa (‰ 8,79) eta per capita errenta 424 eurokoa izateak.

Herrialdeko iparraldean berriz egoera latzagoa da, pobrezia errotuak Mozambikeko iparraldeko biztanleriaren % 75ari eragiten dio eta nekazal familiak, bataz beste,  urtean 300 €-rekin bizi dira.

Harreman eta Mundukideko lankidetza programa, nekazal ekoizpena handitzen eta produktuen dibertsifikazioan oinarritzen da. Tokiko biztanleek gaitasun handiagoa izan dezaten garapen ekitatibo eta jasangarriari lagunduko dion errenta sortzeko, pertsona autonomoak, erresilienteak eta buruaskiak izan daitezen.

Lankidetza programaren ezaugarri batzuk:

Programan parte hartzea, nekazariak berak, erabakitzen du.
Programak ez du ondasun materialik, ez eta soldatarik banatzen.
Programak ez du nekazarien pentsamoldeetan eragiten, ez eta bere kabuz irabazitako dirua non gastatu ere
Programak ez du  herrialdeko makro-egitura aldaketa sustatzen.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden