Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

16.000 nekazari mozambikar nekazal teknika berrien onuradun

2023 iraila 26

Programaren 2023 urteko helburuak

• 16.000 familiari laguntzea, teknika eta labore berriak 4.000 hektareatan aplikatuta uztaren salmentarekin 1.800.000 euroko diru sarrerak lor ditzaten.
• Nekazarien auzo taldeen metodologia hobetzen jarraitzea, tokiko oinarri sendoa lortu duten teknikak eta laboreak gehiago zabaltzen laguntzeko.
• Oraindik ere kanpoko laguntza behar den kasuetarako, emakume nekazari irakasleen metodologiarekin lanean jarraitzea.

 

 

 

“Azken urte honetan esku hartu dugun herri eta herrixketan aurrerabidea egin dela sumatzen da. Batez ere, sesamo, soja eta barazkien produkzioari esker, familiek emaitza onak lortu dituzte. Programa hedatzen jarraitu nahi dugu, barruti berrietara iritsi eta nekazari familia gehiagori hobera egiteko aukerak eskaintzeko.”

Elena Ramos de la Cruz, kooperantea

 

 

 Programaren 2022 urteko emaitza esanguratsuenak

 

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden