Nekazarien produktuen Datu Basea sortzen Paranan, Brasilen

Ander Arandia, Mondragon Unibertsitateko ikaslea da eta Gradu Buakerako Lana egiten ari da Mundukude Fundazioarekin, Brasilen.

Ander Arandia, Mondragon Unibertsitateko ikaslea da eta Gradu Bukaerako Lana egiten ari da Mundukide Fundazioarekin, Brasilen.

Orain hilabete bat heldu nintzela Laranjeiras do Sul-era (Paraná, Brasil). Iritsi eta gehien harritu ninduena bertako biztanleen azal kolorea izan zen. Gerora jabetu nahiz 1900. urte inguruan, Alemania, Polonia, Italia, Lituaniatik… etorritako biztanleez eraikitako hiria dela Laranjeiras. 70 bat urte bete berri dituen hiri “Europearra”. Gertakizun bitxia benetan!

Lehenengo bi asteetan unibertsitateko eginbeharrekin ibili naiz. Eta hurrengo 3 asteetan, proiektuarekin zer ikusia duten ekintzetan parte hartzen.

Proiektuaren muina,  Mundukideko langilea den Lara informatikariak sortutako erreminta informatikoa, hemengo errealitatean testatzean datza. Erreminta honen helburua, Red-Ecovida sareko kide diren, familia nekazarien produktuen, datu base bat sortzea da.

Red-Ecovida izeneko sareak, nekazarien ziurtagiri ekologikoen gestio lanak burutzeaz gain, Brasil hegoaldeko produktuen merkaturatze lanak bultzatzen ditu. Hala ere, nekazariek diotenez, merkaturatze lanak dituen konplexutasunak medio, Red-Ecovidak ba omen du alderdi honetan zer hobetu.

Proiektu honekin, Red-Ecovidak produktuak merkaturatzeko gestio lanetan duen hutsune hori betetzen lagundu nahi da. Horretarako badirudi une aproposenean etorri naizela; Zigilu ekologikoa lortzeko bidean dauden familien datuak eguneratzen ari bai gara, eta nik informazio guzti hori erreminta elikatzeko erabili ahal izango dut.

Ander Arandia

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010
  • IV FOROKOOP 2010