Asier Elorza: “Mundukidek pertsonen lanaren balioan jartzen du arreta”

Asier Elorza

Asier Elorza

Asier Elorzak –37 urte, arrasatearra– Baso Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Palentzian, eta goi mailakoa Lleidan. Mundukide Fundazioarekin Indian eta Erdialdeko Amerikan boluntario gisa ibili ondoren, orain kooperantea da. Hiru urte izan da Brasilen, Paranan, eta beste hiru Mozanbiken, Montepuezen. Urriaren bukaeran Brasilgo beste proiektu batera abiatu zen, Sergipe aldera, bi urterako.

“Kooperante izateko bokazioa beti izan dut, eta beti kanpoan lan egiteko gogo hori”, dio. Mundukide Fundazioaren filosofiaz, iraganeko proiektuaz eta etorkizuneko erronkez mintzo zaigu elkarrizketa honetan.

Zergatik Mundukiderekin eta ez beste GKE batekin?
– Hasiera batean hurbiltasunagatik, baina orain gero eta argiago ikusten dut Mundukide dela nire gustatzen zaidan kooperazio erara gehien hurbiltzen dena.

Zein de Mundukideren lan egiteko era?, zein da bere estiloa, bere filosofia?
Mundukidek bi gauzatan jartzen ditu arreta: pertsonen lanaren balioan eta emaitzetan. Jendeak sozioekonomikoki irabaz dezan, hobera joan dadin. Eta guretzako emaitzak neurtzea oso garrantzitsua da. Beste GKEekin alderatuz gero, ikusten da Arrasateko kooperatiben lan egiteko moduaren eragina. Gestio Planak egiterakoan, esaterako.

Eman duzu Brasilen hiru urte eta beste hiru Mozanbiken. Nolakoa izan da leku hauetan egindako lana?
– Brasilen MST-arekin (Movimiento Dos Trabalhadores Sem Terra) batera egiten dugu lan. MST da erakunde bat lurrak okupatzen dituena eta gero Nekazal Erreformaren bidez lur horien ustiapena bideratzen dituena. Mundukidek parte hartzen du bakarrik MSTak asentamendu bat lortu duenean. Pertsonek edo familiek lurrak dituztenean, kooperatibetan antolatzen dira eta guk garatzen dugu euren jarduera enpresa baten ikuspegitik. Honek zer esan nahi du? Kooperatibek behar dituzten aholkularitza, bideragarritasun planak eta horrelakoak guk ematen dizkiegu. Horretaz gain, taldeak antolatzen ditugu. Jende prestatua bilatzen dugu eta pertsona horiei Kooperatiben Kudeaketan teknikoak prestatzeko kurtsoak ematen dizkiegu. Gero, guk formatu ditugun pertsona horiekin batera, taldeak osatzen ditugu. Beti ere nekazal munduari begira.

Eta Mozanbiken?
Oso desberdina da hango lana. Helburua da pertsonen errentak igotzea da, baina, Brasilekin alderatuz gero, lana askoz oinarrizkoagoa da, antolaketa maila askoz urriagoa baita, nahiz eta saiatzen garen apur bat asoziatibismoan sartzen. Ildo honetatik, laguntza teknikoko talde bat sortzen dugu, eta gero horiek ortuetara joaten dira eta bertan nekazariak formatzen dituzte. Helburua da ahalik eta gehien produzitzea, autokontsumorako bai, baina ahal dela, errentak lortzeko ere bai. Errentak igotzeaz batera, euren bizitza-kalitatea hobera doa.

Montepuez

Nolako pobrezia maila dago. Jendea gosez hiltzen da?
Mozanbiken jendea ez da gosez hiltzen, baina nutrizio maila oso eskasa daukate. Batez ere artoz egindako morokilak jaten dituzte, baina bitamina gutxi dauka horrek. Ortuko barazkiek beste plus bat ematen diete nutrizioaren aldetik. Asko hobetzen dute, eta lanaren bidez lortzen dituzten errentei esker, medikura joan daitezke, eta euren seme-alabek prestakuntza jaso dezakete.

MSTen bitartez Brasilen izango dute kontzientzia politiko eta sozial ondo garatua, baina Mozanbiken?
Kontzientzia politikoa askoz handiagoa da Brasilen. Mozanbiken egiten dugu lan UNAC mugimenduarekin. UNAC, MST bezala, Via Campesina barruan dagoen mugimendua da, baina euren antolaketa maila askoz baxuagoa da.

Oztopoak aurkitzen dituzue Administrazioaren aldetik zuen lana aurrera eramateko?
Leku askotan, Brasilen, Gobernu Zentralak trabak ipintzen dizkigute hara lanera joateko bisak lortzeko; gero, han egonda, normalean ez digute oztoporik jartzen. Alkateekin eta hurbileko aginteekin harreman onak izaten ditugu, eta erraztasunak ipintzen dizkigute.

Hasieran berba egin duzu emaitzen garrantziaz. Hiru urte eta gero, emaitzak ikusten dira?
-Brasil garatuagoa denez, emaitzak epe luzera begiratu behar dira. Lana formakuntza, enpresagintza eta kooperatibagintza esparruetan egiten da; gainera, Brasilgo merkatuan zaude eta pausuak ematea zailagoa da. Jendearen prestakuntza, bestalde, urtetakoa izaten da. Emaitzak oraintxe ikusten ari dira, 6 urteren buruan. Mozanbiken ortugintzan ari gara eta zikloak askoz txikiagoak dira, bigarren urterako emaitza asko ikusten dituzu.

Non da errazagoa eguneroko bizitza?
-Brasilgo jendea gure antzerakoa da, ez zara guztiz guztiz integratzen, baina ia-ia. Mozanbiken zailagoa da, herrixka txiki batean eguneroko bizitzan integratzea ez da hain erraza, txoke kulturala handigoa delako. Eta euren pentsaera ulertzea askotan zaila da. Hala eta guztiz ere, harreman onak ditugu.

Orain zoaz Brasilgo iparraldera, Sergipera.
-Bai, aurreko proiektuaren zonaldean, Paranan, Mundukideko talde bat dago eta ni noan lekura, Sergipen, bi lankide izango gara. Proiektua Paranakoaren antzekoa izango da, nahiz eta hegoaldea iparraldea baino garatuagoa dago. Han, Sergipen, proiektua orain dela bi urte hasi zen, eta emaitzak oraindik poliki doaz. Baina ikusita zer ondo joan den hegoaldeko proiektua, Paranakoa, oso itxaropentsu goaz.

Non dago kokatuta Sergipe?
-Brasilgo ipar-ekialdean dago, Bahia gainean. Oso estatu txikia da eta Brasilgo txiroenetako bat.

Zeretik bizi dira?
-Gu goaz lekua Seminario deitzen da. MST-ak lortu du, Gobernuaren laguntzaz, irrigazio plan handi bat martxan jartzea lurralde handi batean, hango sikateak oso luzeak baitira. Garrantzitsua izango da. Gure lana izango da irrigazio sistema hau antolatzea, euren produktuen komertzializazioko bideak aztertzea, eta horrelakoak. Normalean MST-ekoek esaten digute zeintzuk diren euren beharrak eta hortik jotzen dugu.

MST ikaragarri handia da, ezta?
-Bai, da munduko mugimendu sozialik handiena. 8 milioi inguru kide ditu. Bere eginkizun nagusia Gobernuaren Nekazal Erreformaren inguruan kokatzen da. Lege horren arabera, lurralde bat zenbait urtetan ez bada erabili, jabego publikora pasatzen da. Gobernuak berez pauso hori ematen ez duenez, MSTren lana presio egitea da Gobernuak Lege hori bete dezan. Gero lur hori hainbat familiaren artean banatzen da.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694