Pobreziaren aurkako eguna

Urtean zehar 1.300 milioi tona janari galtzen ditugu alferrik munduan, eta aldi berean 870 milioi pertsonek, egunero, gosea pasatzen dutela salatzen du FAO erakundeak (Food and Agriculture Organization).

Garapen Lankidetzan eskutik lanean ari garelarik, Ausolan kooperatibak eta Mundukide Fundazioak hirugarren urtez jarraian, urriaren 17an “Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna” gogora ekarri nahi diogu gizarteari “Gosea kate” kanpainaren bitartez.

Mundua jasaten ari den egoera desorekatu honen aurrean, taldearen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratuaz.

Kanpaina bi ekintzaz osaturik dago. Euskal Herriko ikastetxeetako jangeletan kanpainako kartelaren sozializazioa eta bestetik, Euskal Herriko hainbat ikastetxetan gaiaren inguruko solasaldiak eskaintzea.

Saioetan munduan bizi dugun errealitatearen berri ematen da eta hausnarketa eta kritika gaitasuna azaleratzen da.

Informazio saioak DBH eta Batxilerreko ikasleei zuzenduta daude eta gaiarekiko adierazten duten interesa handia da solasaldietan. Beraien gizartearen inguruko eta munduko errealitatearen inguruko ardurak adieraziz.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST