2018an bizitakoa

Fagor Elektronikako lankideek, 3 modalitatetan parte hartu zuten eta ederto bukatu zuten denak.

Ederra izan zen, urriak 21eko igande  goizean Urkulun bizi izandakoa, eguraldiak ere Kooperatiben arteko lasterketaren alde egin zuen, zeruko laino guztiak ezabatuaz.

29 kooperatiba ezberdinetako 32 taldek izena emanda bazuten ere, egunean bertan 31 izan ziren lasterketa solidarioan parte hartu zutenak. Gizonez osatutako 8 talde, 20 mixto eta 3 talde emakumez osatutakoak.

Oinezko modalitatean, 108 partehartzailek eman zioten Urkuluko urtegiari buelta osoa eta Ibilaldi Nordikoko modalitateko beste 11 pertsonek.

Goizeko 10:30 etan eman zuen Arrasate Atheltismo taldeko epaileak oinezko modalitateentzako pistoletazoa eta handik ordu erdira, 11:00etan hain zuzen ere, atera ziren ziztu bizian 31 taldetako 93 partehartzaileak.

Milaka pauso eta helburu bat!

Edo beste modu batera esanda, Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko milaka pauso eman zituzten bertaratutako pertsona solidarioek.

Mundukidek, kooperatiben eta pertsona kontzienteen aliatu nagusia izan nahi du nazioarteko elkartasunaren alorrean. Babesa eta bizia ematen diotenen zerbitzura dagoen tresna izan nahi du, hegoaldeko herrialdeetan ere eraldaketa sozialean laguntzeko.

 Lasterketako lehen helmugaratuak

Fagor Ederlan Tafallako hirukotea izan zen, iazko edición bezala, helmugaratutako lehen taldea, 23 minutu eta 56 segundutan. Bigarren sartutako taldea  Copreci kooperatibako talde mixtoa izan zen, 27:47 denborarekin eta iazko garaipena errepikatuaz. Emakumezkoetan ere, Copreciko taldea izan zen azkarrena 33 minutu eta 44 segundotan buelta emanez.

Zorionak denoi!

Hiru taldeak pozik helmugaratzen.

Helburu bikaina, eguraldi ederra, pertsona konprometituak eta argazki ezinhobeak “Kooperatiben arteko IV. lasterketa solidarioan”. Bilatu zure argazkiak eta taldekideena!

Mundukideko Argazki galeria

Mundukideko bideoa

Tu Lankideko erreportaia

GOIENAko erreportaia


x3 LASTERKETAKO SAILKAPENA

  • Emakumezkoetan garaile: COPRECI kooperatiba  
  • Gizonezkoetan garaile: FAGOR EDERLAN TAFALLA kooperativa
  • Mixtoetan garaile: COPRECI kooperatiba
SAILKAPEN OROKORRA  
     
PostuaDorsalaTaldeaDenbora 
     
128FAGOR EDERLAN TAFALLA23:56:00GIZONAK/Hombres
21COPRECI27:49:00MISTOA/Mixto
312ULMA CyE28:28:00MISTOA/Mixto
418FAGOR EDERLAN28:37:00MISTOA/Mixto
56DIKAR28:56:00GIZONAK/Hombres
67FAGOR ELECTRONICA29:54:00GIZONAK/Hombres
724ECENARRO30:32:00GIZONAK/Hombres
84A+G S.COOP31:26:00MISTOA/Mixto
920EMUN KOOP.E32:18:00MISTOA/Mixto
1013DIKAR32:44:00MISTOA/Mixto
1115ATHLON KOOP.E.32:51:00MISTOA/Mixto
123COPRECI33:44:00EMAKUMEAK/Mujeres
1317ULMA34:18:00EMAKUMEAK/Mujeres
1430LAGUN ARO SERVICIOS34:23:00MISTOA/Mixto
1511LKS INGENIERIA34:38:00MISTOA/Mixto
1622ZENBAKI S.COOP35:21:00MISTOA/Mixto
178FAGOR ELECTRONICA35:26:00MISTOA/Mixto
1816AUZO LAGUN36:07:00EMAKUMEAK/Mujeres
1921GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP.E.36:51:00MISTOA/Mixto
202MONDRAGON36:59:00GIZONAK/Hombres
2123IKERLAN37:22:00MISTOA/Mixto
2226OSARTEN KOOP.E.38:33:00GIZONAK/Hombres
2331FAGOR EDERLAN38:51:00GIZONAK/Hombres
2425MONDRAGON ASSEMBLY38:54:00MISTOA/Mixto
2527MONDRAGON UNIBERSITATEA39:17:00MISTOA/Mixto
2619SARETEKNIKA40:21:00MISTOA/Mixto
279FAGOR ELECTRONICA41:08:00MISTOA/Mixto
2814MONDRAGON ASSEMBLY41:15:00MISTOA/Mixto
295A+G S.COOP41:26:00GIZONAK/Hombres
3032MUNDUKIDE48:29:00MISTOA/Mixto
3110FAGOR S.COOP50:23:00MISTOA/Mixto
     
     

Eskertzak

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, urtero kirol froga babesten duzuen erakunde ezberdinei  eta nola ez  Etxaluze baserriko familiari.


Kooperatiben arteko
V. lasterketa solidarioa
2019ko Urriaren 20an

Lasterketa solidarioan parte hartuaz MOZAMBIKE iparraldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko proiektuarekin bat egiten ari zara.

Gaur egun 15.000 nekazal familia dira programaren onuradunak eta begibistan dauden emaitza arrakastatsuei esker, biztanleak etengabe gehituaz doaz programak eskeintzen dituen aholkularitza zerbitzua eta asistentzia teknikoaren onurez baliatzeko.

IKASLEA BAZARA eta parte hartu nahi baduzu, eman zure izena hemen.

3 modalitate ezberdinetan
hartu dezakezu parte

3 pertsonako
talde lasterketa

Milaka pauso eta helburu bat!

Beste modu batera esanda, milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko milaka pauso emango ditugu bertaratuko garen pertsona solidarioek.

Mundukidek, kooperatiben eta pertsona kontzienteen aliatu nagusia izan nahi du nazioarteko elkartasunaren alorrean. Babesa eta bizia ematen diotenen zerbitzura dagoen tresna izan nahi du, hegoaldeko herrialdeetan ere eraldaketa sozialean laguntzeko.


Nordic Walking
ibilaldia

Oinezko
ibilbidea

Modu batera edo bestera, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Urkulu urtegiari 7 Km ko buelta ematea da erronka, osasuna eta elkartasuna bateratuaz. Hona hemen 2018 bizi izandakoa.

Mundukide Fundazioa 1999. urtean sortu zen, kooperatibetan makina bat urtetan lanean aritu eta bailarako GGKEetan parte hartzen zuten hainbat pertsonek bultzatuta.


Izen emateak
Aukeratu modalitatea


0 Dortsalarekin parte hartu nahi baduzu egin kilik hemen

0000 DORTSAL SOLIDARIOAREKIN parte hartu nahi baduzu egin kilik hemen

Lasterketan parte hartu gabe MOZAMBIKEko proiektuarekin bat egitea nahi izanez gero,  eskuratu hemen 0000 DORTSALA 15€ ren truke eta lasterketako kamiseta izango duzu opari lasterketa gunean.

15 €tako ekarpena  LABORAL Kutxako 3035 0001 59 001 013 0683 kontuan egin dezakezu . Kontzeptua: Emalearen izen abizenak.

Babesleak:

Lasterketari esker jasotako dirua, MOZAMBIKE programara bideratuko da. Ahailik eta nekazari gehienen bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko helburuarekin.

MILESKER ZUEN EKARPENAGATIK.

Azken urteetako lasterketen argazkiak

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide