Kapulana bat zintzilik

MUNDUKIDEk  eta LANKUk  elkarlanean, emanaldi berri bat sortu dugu  2015eko  udazkenean.

“KAPULANA BAT ZINTZILIK ”  ikuskizun sakon eta dotorea, Miren Amuriza Plaza bertsolari ezagunaren eskutik sortzen da urteko azken hiruhilabetean. Mundukidek Mozambiken zuzentzen duen lankidetza programa ezagutu ondoren, ekoizten du Mirenek,  ikuslegoarengan hausnarketa txiki eta galdera handiak eragiten dituen ikuskizuna.

Zure herrian ikusi nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
943 77 20 10 (Mundukide)
943 26 07 55 (Lanku Bertso Zerbitzuak)

SINOPSIA
Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”.

EZAUGARRIAK

Nori zuzendua: Publiko helduari
Partaideak Formatu Txikia: Miren Amuriza
Lekua: Kultur Etxeak, ikastetxeak, Gaztetxeak, Emakume Txokoak, tabernak…
Iraupena:  70 minutu
Beharrak: Beharrizan teknikoei dagokienez, pantaila eta proiektore bat.
Ikuskizunarekin batera eskaintzen duguna: Erakusketa, kartelak, euskarri digitala, marketina, zabalkundea, agenda sailetara informazioa zabaltzea.

Loturak:

  • Kapulana bat zintzilik emanaldia: http://bit.ly/1MBDmmP (goiena)
  • http://anboto.org/berriz/1444149074543
  • Zer da Mundukide? https://youtu.be/RXcuYmRKEuc

AURREKONTUA: 390€+ BEZ (%21)

Datozen ekitaldiak

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST