20.urteurreneko imaginak, sensasioak eta emozioak

Mundukide Fundazioa 1999an sortu zen, “interkooperazioa, elkartasuna eta gizarte eraldaketa oinarri hartuta”; Azaroak 7an, egin zuten urteurreneko ekitaldi nagusia.

TU Lankidek egindako erreportaia

Arrasateko Kulturateko klaustroan ospatu zen azaroaren 7an  ekitaldia. Ane Irazabal kazetari arrasatearrak gidatu zuen saioa eta, besteak beste, Mundukideko sortzaileak, bazkideak, boluntarioak, kooperante ohiak, erakunde eta kooperatiba bidelagunetako ordezkariak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak eta Euskal Herriko garapen lankidetzako erakundeetako hainbat pertsona izan ziren bertan.

Ekitaldiari hasiera emateko, Mundukidek lan egiten duen herrialdeek bizi duten egoera azaldu zuten hainbat ordezkarik. Ondoren, Aba Taano Gospel talde ugandarraren lehenengo abesti goibel bat entzun eta gero, Javier Ruiz de Munain,  Mundukideko sortzaileetariko bat eta Jose Mari Ortubai hasieratik Mundukiden lanean ari den boluntarioa izan ziren taularatutako lehenengo bi pertsonak. Bien artean,  sorreraren arrazoiak eta hasierak nolakoak izan ziren gogorarazi zizkiguten. Bigarren mahaingurua Mundukideko patronoak diren  kooperatibetako hainbat ordezkarik osatu zuten,   Leire Mugerza (Mundukideko lehendakariordea eta Eroskiko KEko lehendakaria), Monika Gago (Mondragon Unibersitatea) eta Aritz Otxandiano (Fagor Taldea). Hauek,  esperientzia kooperatiboaren eta Mundukideren arteko  interkooperazioaren nondik norakoak diren  zizkiguten Ane Irazabal aukezlearen galderei erantzunez.

 

Hirugarren agerraldian, Celina Imbajoa (Kolombiako Coemprender kooperatibako lehendakaria) ,  Esther Hofman eta Milton José Fornazieri, ( Brasileko MST mugimendu sozialeko ordezkariak) taularatu ziren eta Mundukiderekin batera gestionatzen dituzten erronken berri eman eta Mundukide bezalako erakunde batekzer nolako ekarpena egiten dien adierazi zuten bakoitzak bere hizkuntzan.

Jarraian, Beñat Arzadun igo zen eskenatokira. Beñatek 17 urte daramantza Mozambiken hain zuzen ere eta urte hauetan  lortu diren hobekuntzak aipatzeaz gain, kooperantearen bizitza motaz eta konpromisoaz aritu zen.

Azken elkarrizketatuak  Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria eta Iñigo Ucin, MONDRAGON Korporazioaren lehendakaria izan ziren. Paulek Mundukidek lan egiteko duen modua eta eredua goraipatu zituen eta aurrerantzean ere lanerako prestutasuna adierazi zituen. Iñigok Uciñek kooperatiben aldetik, mundu hobe baten aldeko kompromisoa berretsi zuen eta esperientziak Mundukiderekin elkarbanatzen dituen printzipio eta baloreak gogorarazi  zizkigun bertaratutako guztiei.

Bukatzeko  Iñigo Albizuri, Mundukideren lehendakariak hartu zuen hitza. Bertaratutakoei eskerrak eman ondoren, gaur egun martxan dauden proiektuetan eta etorkizunean izango diren beste batzuetan laguntzera animatu zituzten.

Aba Taano gospel talde afrikarra izan zen 5 abeslarien ahots bikainen bitartez, etorkizunari heltzeko esperantza, indarra, batasuna eta lana trasmititu ziguna eta abesten zuten bitartean Mundukideko familia abeslarien atzean jartzen hasi zen doinu afrikarren goxotazunez kutsatzeko asmotan.

Familia argazkia atera ondoren, lagunartean eta lankide zaharrekin egoteko momentua iritsi zen jateko eta edatekoaren inguruan. Bigarren hamarkada ospatu ondoren hirugarrenari heltzeko gogotsu eta sasoitsu atzematen ziren bertaratutakoan animoak.

Azaroak 8an Arrasateko Kulturaten ospatutako 20. urteurreneko ekitaldiko gonbidatu batek helarazitako esaldiarekin geratzen gara: “ Bihotzdun ekitaldia izan da gaurkoa”.

Eskerrik asko lankidetza kooperatiboan ari garen guztiontza inportantea izan zen arratsalde haretan Mundukidera gerturatzearren.

 


Ekitaldira etorritakoek, Ekuadorreko WIÑAK kooperatibako produktu izarra den Txokolate tableta bat hartu zuten opari honako ohartxoarekin:
“Txokolate goxo hau Winak, Mundukide eta zure arteko lankidetzaren fruitua da. Aurrerantzean ere mundua goxatzen jarraitu nahi dugu.”

Jarduera handituko du

“Interkooperazioa, elkartasuna eta gizarte eraldaketa” oinarri hartuta, hamar herrialdetan lan egin du Mundukidek urte hauetan, eta 250 pertsona aritu dira zeregin horretan, langileak zein boluntarioak kontuan hartuta, 300 elkarte baino gehiagorekin.

2018an egindako lanak, adibidez, 75.000 pertsonaren bizitzetan eragin zuen, fundazioaren esanetan. Orain arte egindako lanaz “harro” azaldu dira, baina egungo egoeraren aurrean “erronka berriak martxan ipintzeko beharra” nabarmendu dute. Diote asko dagoela egiteko oraindik. “Batetik, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan kontzentratzeak pertsonen arteko desberdintasunak handitzen ditu. Bestetik, planetaren aurkako mehatxuak klima aldaketa eta migrazio krisia ere hor ditugu”.

Hala, plan estrategiko bat ezarri dute, eta datozen hiru urteetan jarduera handitu egingo dute Brasilen eta Mozambiken. Horrez gain, Afrikan jadanik martxan dute Etiopiako programa eta Malawin laster jarriko dute indarrean. Amerikan, aldiz, Kolonbian eta Ekuadorren ere hasi dira lanean. 

Goiena-k egindako erreportaia ikutea nahi baduzu egin klik hemen

Aba Taano taldearen kontzertuko irudiak ikusi nahi badituzu egin klik hemen

Testua: Goiena

Argazkiak: Mondraberri eta Goiena

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide