2. eguna

“Herrialde txikia, dibertsitatez josia”

“Ande ikusgarrietatik Amazoniaren bihotzera”

Gaurkoan Quitotik hasi, Andeak zeharkau, eta Amazoniaren sarrerara iritsi gara. Cocara hain zuzen ere. Bidean zehar ekosistema dibertsoak ikusteko aukera izan dugu. Andeetako haize eta lehortasunetik Amazoniako hezetasun eta tropikora. Sumendi ikaragarri bat ere pasa dugu bidean, Sumaco. Hemengo erritmoa ere bizitzeko aukera izan dugu. 14.30tan zabaldu behar zen errepidea 17.00 tan zabalu da eta han izan gaitu zain. Baina gu ez gara geldirik geratu. Jolasak antolatu ditugu errepidean eta bertakoak ere gerturatu dira, giro ezinhobea sortuz!

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa