3. eguna

“Coca Zooa: Giza-partehartzearen eredu, natura eta egungo gizartea lotuz”

“Borondatea eta barne indarra ekonomia sozialaren motor”

Gaurko eguna biodibertsitatea eta ekonomia sozialaren inguruan zentratu da. Goizean Coca Zooan izan gara. Errekuperazio zentru bat da non helburu bezala herrialdeko (mega)dibertsitate naturala erakustea duten. Auzolan indartsu bati esker aurrera ateratzen duten zentru honetan, Ekuadorreko flora eta faunari buruz ikasi dugu eta lehen pertsonan ere bertako lana ikusi dugu cabeza de mate eta cochuchoen guneei jolasteko area berriak sortuz.  Arratsaldean, berriz, kafea eta kakaoa profuzitzen duten Aromas del Yasuní familia enpresa bisitatu dugu.

Harrituta geratu gara beraien indarraz eta balore sozialak mantentzeko griñaz. Ekonomia soziala balore gisa hartuz, arrakasta nazionala izaten ari diren enpresa dira, non auzokideak eta bertako lehengaiak lehenesten dituzten. Eguna amaitzeko, izozkia jan eta hainbat jolas egin ditugu bertako familiekin.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa