Ureztatze sistemak

Mozambiken euri garaiak lau hilabete irauten du. Ureztapena funtsezkoa da urte guztian zehar produkzio jarduerari eutsi ahal izateko.

Lehenetsitako sistema mikropresen eraikuntza da. Ondoan dugun Tanzanian, oso eredu interesgarria dugu. Ureztatze sistema txikiak ura ibaietatik motoponparik gabe desbideratzean oinarriturik daude, eta horrek ikaragarri errazten du geroko jarduna eta mantentzea. Obrak tokiko igeltsero apalek egiten dituzte, ureztatutako hektarea bakoitzeko 1000 eta 5000 euro bitarteko aurrekontuekin. Sistema horiek 50 eta 200 familia bitarteko elkarteei ematen zaizkie eta lehen urteetan kanpo laguntzarekin kudeatzen dira.

Hala ere, leku guztietan ez dago teknika hori erabili ahal izateko errekarik; hori dela eta, mikropresarik egin ezin den herrixketan, beste bultzada bat eman zaio gasolina bidezko motoponpen erabilerari.

Adrián Lamas Montes

Montepuez programaren kudeatzailea

Produktibitatearen hazkundeak dakarren etekinaz gainera, beste abantaila batzuk ere agerikoak izaten dira, hala nola lurrari ematen zaion balioa handitzea, nekazari taldeen sustapena, nekazariok elkarte batean kidetuz beren gain hartzen duten portzentajea nahiz kuota edo, hala badagokio, kooperatiba bateko partaidetza eta lan karga gutxiago daukaten eta emankorragoak diren lurretara lehentasunezko lorbidea izateko aukera.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010