Tokiko erakundeekin lankidetza
Argi dago indarrak batuz gero emaitzak hobeak eta eragin handiagokoak direla; hori dela eta, Fundação Mundukide beti ahalegindu da ahalik eta tokiko eragile gehienekin lankidetzan jarduten, azken finean eragile horiek baitira interés handiena duten onuradun nagusiak.
“Talde hedatuko” lan eredu deitzen dugun horrek, beste eragile batzuekin batera egindako lana lehenesten du isolaturik lan egitearen kaltean; gainera, kolaborazioak baloratzean, misioa lortzeko egiten duten ekarpena da aintzatesten dena, kontuan izanik misioa hauxe dela: “Nekazari familien bizi baldintzak modu bidezko eta sostengagarrian hobetzen laguntzea”.
Bestalde, programako taldea ahalegin handia egiten ari da tokiko erakundeak sendotzeko, zenbait gai zehatz eta espezializatutan parte hartzaileekin zuzenean lan egiteari utzi barik.

Balama programaren kudeatzailea
MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak
No recent Facebook posts to show