Nekazal garapena

Mundukidek bultzatzen duen nekazaritzako garapen programak familia nekazaritza sustatzen du, hala dieta nola errentak hobetzeko. Horretarako, nekazaritza jarduerari urte guztian eusteko aukera ematen duten askotariko laboreak lantzea sustatzen du (bai garai euritsuan bai garai lehorrean).

Azken urteotan, programaren babesean, nekazaritza teknika berriak sartu dira, batez ere sesamoaren, anakardoaren, baratzeko produktuen eta fruta arbolen sustapenean. Hala, honelaxe banatua dago egutegia:

  • Sesamoa (azaroa-martxoa)
  • Baratzeko produktua (otsaila-abuztua)
  • Anakardoa (azaroa-martxoa eta maiatza-uztaila)
  • eta fruta arbolak (azaroa-martxoa)
Mariana Paulo

Productora de Chipembe- Distrito de Balama

Aurten, tipula produkzioan oinarritu dugu familia-uztaren zati handi bat, produktu hori oso ondo saltzen baita kostaldeko hirietako jatetxeetan, esaterako, Pemban. Inoiz ere ez dugu halako sail handi eta errentagarririk izan. Nekazariak erosleei zerbitzu hobea emateko elkartu gara eta, egia esan, oso ondo doa dena.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010