Montepuez

Programa Montepuezko barrutian kokatua dago, ipar-ekialdean dagoen Cabo Delgado probintzian.

Montepuezko barrutia (17.789 km2 eta 185.635 biztanle) probintziako barrutirik handienetako bat da, hala biztanletan nola azaleran. Barrutiaren dimentsioak ikaragarriak badira ere (160 km-tik gora ekialdetik mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera), eremuaren bi herenetan ez da ia inor bizi eta ia biztanle guztiak hegoaldeko herenean bizi dira, Barruti Buruaren inguruan, 40 km inguruko erradio batean.

Marrupako esperientziaz baliatzeko asmoz, eta AECIDen laguntzarekin, probintziako egoera orokorra aztertu zen eta Montepuezko barrutia hautatu zen, egokiena zelakoan.

2009ko martxotik hainbat lan dago martxan. Baratzeak sortu eta hobetzeko, ureztatze sistemak eta kanalizazioak. Bertako hazien ekoizpena, anakardo arbola zaharren tratamendua eta arbola berrien landaketa. Elkarlan estua dago UNAC (Unión Nacional de Asociaciones de Campesinos) eta INCAJU-kin (Instituto Nacional del Anacardo).

HONI BURUZ

Arduraren bandera da “Kapulana bat zintzilik”

Atzo estreinatu genuen Berrizeko Kultur Etxean “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna. 70 pertsona inguru bertaratu ziren Miren Amurizak bertsoz, kantuz eta testuz jantzi zuen saiora. Miren Amurizaren lanaz gaindi, […]

Baobabaren azpitik – Urri Urizar Ibabe

Negua zen oraindik Miren Amurizarekin elkarrizketatxoa izan eta udaran bost asterako Mozambikeko iparraldera joateko prest zegoela esan zigunean. Asko poztu nintzen bertsolari gazteak Mundukideko proiektuarekiko interesa azaldu zuenean, […]

Mozanbiken izan da Mundukideren patronatua

Uztailaren 31 eta abuztuak 12aren bitartean Mozanbiken, Mundukidek azken urteetan egin duen lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute patronatuko ordezkariek. Mundukide modu batera edo bestera ezagutzen duten […]

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST