Mikrokredituak

Kreditu sistema 2002an jarri zen abian, Marrupan zegoen elikagai eskasia larriari eman beharreko erantzun gisa. Lehenengo urtean, kreditua elikagaietan oinarritu zen, uzta bildu ondoren produktuekin itzultzeko baldintza jarrita. 2004an diruzko kredituak abiarazi ziren, familia-nekazaritza biziberritzeaz eta elikadura hobetzeaz gain, diru sarrerak sortzea helburu izanik.

2005-2008 aldiko urteetan, kredituek nabarmen egin zuten gora, 100 finantzaketatik 400 baino gehiagora pasatuz. Aurreikusitako helburuak bete egin ziren; horren erakusgarri dira ministerioaren datuak, aldi hartan Marrupako familia-nekazaritzan gehiago aurreratu baitzen, merkaturako produkzioari dagokionez, probintziako beste barruti batzuetan baino. Aldi berean, 2005etik aurrera emakumeen parte hartzea sustatzeko lan handia egin da, eta 2008an finantzatutakoen %50etik gora izatera pasatu ziren emakumeak; 2011n, berriz, emakumeek kreditu funtsaren %50 baino gehiago jaso zuten. 2011tik gutxi gorabehera, gero eta gehiago indartzen ari da sargaien kreditua teknologia aldaketan oinarritutako estrategia orokorrari laguntzeko, produktibitatea eta errentagarritasuna handitzea helburu.

Gauzak horrela, 2003-2004 ekitalditik, parte hartzeileak hasieran halako 4 dira eta mailegatutako zenbatekoak, berriz, hasieran halako 18. Itzulketa tasa %92an mantentzen da, hau da, merkatuko batez bestekoaren oso gainetik.

Laura Darphin

Coordinadora del programa Marrupa 2011-2013

Kreditua oso lagungarria izaten ari da Marrupako familia-nekazaritza iraupenekoa izatetik mixtora izatera pasatzerako orduan eta elikatzeko izateaz gain komezializatzeko ere izan Darin, izan ere izaten dituzten sarrerei eske, janaria, jantziak, eskola materiala, bizikletak, botikak eta oinarrizkoak diren beste artikulu batzuk erosteko aukera eskaintzen dizkie. 2009tik aurrera, kredituak, nekazal makinerian inbertsio txikiak egiteko erabiltzen ari dira, aldaketa teknologikoaren mesederako.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010