Marrupa

Programa Marrupako barrutian kokatua dago, ipar-mendebaldean dagoen Niassako probintzian.

Marrupako Barrutia Lichingatik 316 km-ra eta Maputo hiriburutik 2.145 km-ra dago. 58.683 biztanle du eta 14.790 km2-ko azalera (Nafarroak, Gipuzkoak eta Arabak hartzen duten eremua). Niassa probintzia kontuan hartzen badugu, tamaina handiko eta biztanle kopuru ertaineko barrutia da. Barrutiaren dimentsioak ikaragarriak badira ere, zatirik handienean ez da inor bizi eta biztanle gehienak barruti buruaren inguruan, 30 km-ko erradio batean, biltzen dira.

Mundukide 2000. urtetik ari da Garapen Sozioekonomikorako Barruti Programa batean lanean Marrupan, landa inguruneko biztanleen diru sarrerak modu iraunkor eta bidezkoan handituz eta tokiko garapen ekonomikoa sustatuz. Programaren jarduketa ardatz nagusiak hauek dira: produkzio azpiegiturak eraikitzea eta familia nekazaritza dinamizatzea.

Hori guztia helburu honekin egiten da: pertsonek beren egoera hobetzeko benetako gaitasuna izatea, hau da, bizitza duin bat izateko behar dena ekoizteko ezagutzak, ohiturak, portaerak, tresnak, bitartekoak eta testuingurua edukitzea. Mundukidek apustu sendoa egin du, izan ere, 3.000.000 euro inbertitu du aipatutako programan. Lortutako emaitzek (150 km-tik gora errepide egin da landa inguruneetan, 500 parte hartzaile baino gehiago sartu da nekazaritzako kreditu sisteman, baratze produkzioari ekin zaio, …) tokiko biztanleen, gobernuko estamentuen (barrutikoak eta probintziakoak) eta Eusko Jaurlaritzaren –programa finantzatu baitu– oniritzia merezi izan dute.

Leku bakoitzean talde propio iraunkor bat edukitzeari eta etengabeko ebaluazio jardunean aritzeari esker, ingurunea sakon ezagutzen dugu (ezagutza soziala, geografikoa, kulturala, ekonomikoa, instituzionala…) eta hori guztia ikasbidea izan da estrategia eta praktika gutxi-asko arrakastatsuei dagokienez.

Beñat Arzadun

Mozanbikeko programaren koordinatzailea

Baratzea da, hain zuzen ere, diru gehien ematen ari den sustapena eta ur hornidura urte osoan eskuragarri egotea lortzen den unean, horrek efektu biderkatzailea izango duela uste dugu.

HONI BURUZ

Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean

Ez, Afrika beltza ez da lurreko paradisua, ezta Afrika zuria infernuaren atea. 1990. urtean Clint Eastwoodek “Cazador Blanco corazón Negro” filmean John Hustonen “ La Reina de Africa” […]

Arduraren bandera da “Kapulana bat zintzilik”

Atzo estreinatu genuen Berrizeko Kultur Etxean “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna. 70 pertsona inguru bertaratu ziren Miren Amurizak bertsoz, kantuz eta testuz jantzi zuen saiora. Miren Amurizaren lanaz gaindi, […]

Baobabaren azpitik – Urri Urizar Ibabe

Negua zen oraindik Miren Amurizarekin elkarrizketatxoa izan eta udaran bost asterako Mozambikeko iparraldera joateko prest zegoela esan zigunean. Asko poztu nintzen bertsolari gazteak Mundukideko proiektuarekiko interesa azaldu zuenean, […]

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST