Majune

Programa Majuneko barrutian kokatua dago, ipar-mendebaldean dagoen Niassako probintzian.

Majuneko barrutia Lichingatik 150 km-ra eta Maputo hiriburutik 2.000 km-ra dago. 11.358 km2 (Belgikaren erdiak baino gehiago) eta 29.702 biztanle dauka. Niassa kontuan hartzen badugu, tamaina handiko eta biztanle kopuru txiki xamarreko barrutia da. Horrela zatirik handienean ez da ia inor bizi eta biztanle gehienak barruti buruaren inguruan, 30 km-ko erradio batean, biltzen dira.

Niassako gobernuak Marrupako lana Niassako beste barrutiren batera zabaltzeko eskaera egin ondoren, eta Nekazaritzako Probintzia Zuzendaritzarekin lankidetza oso onarekin, Majuneko barrutia hautatu zen, azken hamarkadan oso laguntza gutxi jaso baitu (eta hori igarri egiten da barrutian, hainbat aspektutan atzean gelditu baita probintziako beste barruti batzuen aldean) eta bere kokapena eta baliabideak direla-eta, oinarri interesgarria eskaintzen duelako familia nekazaritza garatu eta dibertsifikatu ahal izateko.

AMODER-kin (Mozambikeko Landa Garapenerako Elkartea) elkarlanean den programak, laborantza eta teknika ezberdinen sustapenean lanean dihardu, tokiko nekazariek beraien ezaugarriei egokitutako aukera bat aurkitu dezaten.

HONI BURUZ

Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean

Ez, Afrika beltza ez da lurreko paradisua, ezta Afrika zuria infernuaren atea. 1990. urtean Clint Eastwoodek “Cazador Blanco corazón Negro” filmean John Hustonen “ La Reina de Africa” […]

Arduraren bandera da “Kapulana bat zintzilik”

Atzo estreinatu genuen Berrizeko Kultur Etxean “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna. 70 pertsona inguru bertaratu ziren Miren Amurizak bertsoz, kantuz eta testuz jantzi zuen saiora. Miren Amurizaren lanaz gaindi, […]

Baobabaren azpitik – Urri Urizar Ibabe

Negua zen oraindik Miren Amurizarekin elkarrizketatxoa izan eta udaran bost asterako Mozambikeko iparraldera joateko prest zegoela esan zigunean. Asko poztu nintzen bertsolari gazteak Mundukideko proiektuarekiko interesa azaldu zuenean, […]

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST