Generoa

Duela bi hamarkadatik hona egindako azterketek erakusten dutenez, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun handienak –generoen arteko leizea izenekoa- baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukerari loturik daude. Izan ere, munduan, emakumeek nekazaritzako kredituaren %2 baino ez dute jasotzen.

Hori jakinik, Mozambikeko programak hainbat neurri sustatu ditu generoen arteko leizea konpontzen laguntzeko. Alde batetik, emakumeei kreditua ematea sustatu du. Bestetik, gizonari ematen zaion kreditua bai familiako gizonak bai emakumeak sinatu behar dute nahitaez.

Mikrokredituen programan, onuradunen %50etik gora emakumeak dira, izan ere, kopuru osoaren %55 jasotzen dute ia.

Maria Castillejo Agos

Balama 2012-14 programaren kudeatzailea

Emakumearen parte hartzea bai oro har bai mikrokredituen sisteman bultzatzearena, oso presente egon da programa hobetzeko planetan. Hasieran, emakumeei mikrokreditutan emandako zenbatekoaren protzentaje totala %2 zen; azken kanpainan, berriz, emandako diru kopuru osoaren %54 jaso dute.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010