Jarduera Ekonomikoei Lagun Egiteko Nukleoa

Kuba aldaketa prozesu batean murgildurik dago. Arlo ekonomiko eta sozialean, 2011n onartutako ildo berriek markatzen dutenez, sektore estatala garrantzia galduz doa.

Aurrerantzean, sektore estatala eta enpresa eredu erabat pribatuak elkarren osagarriak izango dira. Hala, 2012aren bukaeran, 2010ean onartutako norbere konturako langilearen -langile autonomoa- figuraz gainera, hainbat lege-neurri onartu zen nekazaritza eta abeltzaintza arloaz kanpoko lehen kooperatibak baimentzeko.

Mundukidek “Jarduera Ekonomikoei Lagun Egiteko Nukleoa”ren bitartez ematen die laguntza erakunde eta pertsona horiei. Nukleoak kubatar profesionalez osatutako taldeak dira, autonomoak, erabakitzeko gaitasuna dutenak, beraien irabaziekin egonkorrak direnak eta jarduera ekonomiko berrien sorrera bultzatzen dutenak beraien laguntzarekin. Hortarako Enpresa Plana eta bere metodología dute tresna nagusia.

Nukleo hauek erreferente bihurtu dira eta horren ondorioz, NBGP (Nazio Batuen Garapenerako Programa) eta Lankidetza alemaniarraren programetan parte hartzeko eskaera jaso da.

Daniel Vela

Holguin nukleoko kudeatzailea

Kooperatiben laguntzan egiten den lana, negozio plan bat egiten ikastean eta enpresako zeregin produktiboari loturiko hainbat gaitan ezagutzak bereganatzean oinarritzen da. Batez ere, eginez ikasteko prozesu bat da. Aldi berean, lurralde ezberdinetako espezialistek prestakuntza jasotzen dute, tresna jatorrizko leku bakoitzean errepikatzeko helburuz. Negozio Planen azpiprograma gisa jorratu zen PNUDren PALMA estrategiaren barruan (Nazio Batuak).

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010