Ekialdea

Kubako Errepublika barruan Holguin hirian kokatutako programa honek ekialdeko 5 probintziak biltzen ditu, hau da, Holguin, Tunas, Santiago, Granma eta Guantanamo. Azukrearen Berregituraketa Programaren eta Elikagaien Subiranotasun Politiken barruan, ekonomiari eta produkzioari lotutako ekimen berriak garatzen laguntzea du helburu, Kuban tokiko garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko.

Prestakuntza Programaren lehen fasea 2007an abiarazi zen uhartean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako lankidetza hitzarmen baten bitartez, Euskadi-Kuba Lankidetza Estrategiaren barruan eta ACPA (Kubako Animalia Ekoizpeneko Elkartea) eta CNCArekin (Azukrearen Gaikuntza Zentro Nazionala) elkarlanean.

Programa, funtsean, 3 jarduketa generikoen inguruan garatzen da:

Ekintzaileentzako Prestakuntza, Kubako testuinguruari eta gaitasunei egokitutako metodologia batekin (hautaketa, prestakuntza, tutoretza eta ebaluazioarekin), enpresa kudeaketari lotutako gaietan (ekintzailetza, marketina, bideragarritasun plana, finantzak, produkzioa, pertsonen kudeaketa, kooperatibagintza). 220 ordu irauten du eta bukaeran ikasle bakoitzak Enpresa Plan zehatz bat dauka landuta.

Antzeko prestakuntza eta gaikuntzak, baina formatu txikiago batean (20-40 orduko tailerrak) beste agentzia eta erakunde batzuetarako.

Jarduera ekonomiko berriak sortzeko “Nukleoen” osaera, trebatutako langileekin, dedikazio esklusiboarekin, bitartekoekin eta metodologia egoki batekin. Pertsona talde honek gaikuntzetan eta ematen diren laguntzetan parte hartzen du eta baita gaikuntzetan sortzen diren Enpresa Planen babes teknikoan eta laguntzan ere.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST