Mendebaldea

Mendebaldeko programak, ekialdean burutzen den Prestakuntza Programa eta Laguntza Teknikoaren esperientzia positiboa hedatzen du mendebaldeko 3 probintziatara: Mayabeque, Artemisa eta La Habana. Hedapen hau sektore esparruan ere emango da, nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, industria eta zerbitzuetan ere jardungo baita. Mendebaldeko jarduera, epe luzeko ibilbide baten lehenengo fase moduan jarri da abian, eraginkorra, autonomoa eta jasangarria den kultura ekintzaile berri bat sustatzeko helburuarekin.

Prestakuntza eta enpresa kudeaketan laguntza dira bi jarduera nagusiak. Helburua, tokiko garapenean eta jarduera berrien sorkuntzan diharduten erakunde ezberdinak gaitu eta sendotzea, arreta bi kooperatiba formatan nabarmenduz: nekazaritza-abeltzaintza eta bestelakoak.

Orain arte ekialdean izandako bazkideak fase berri honetan ere egongo dira. Azukrearen Gaikuntzarako Zentro Nazionalak (CNCA), bere “egiteko era” eta Kubako Lider Ekintzaileen Ikastaroa garatzeko behar diren azpiegiturak jartzen ditu. Kubako Animalia Ekoizpeneko Elkarteak (ACPA), nekazaritza eta abeltzaintzan diharduten kooperatibekiko gertutasuna eta esperientzia teknikoa jartzen ditu, eta era berean, Mundukidek enpresa kooperatiboen kudeaketan daukan esperientzia jartzen du. Gainera, fase honetan, Jose Antonio Echeverría Goi Institutu Politeknikoko  (CUJAE) Zuzendaritzarako Tekniken Zentroa (CETDIR) ere batuko da.

Lehenengo fasean, 2017-2018 bitartean emango dena, Kubako Lider Ekintzaileen Ikastaroa (CLEC) hastea eta sendotzea dugu helburu eta aldi berean, Jarduera Berrien Sorkuntzarako Talde bat sortzea, kooperatiben laguntzarako eta bigarrenaren sorrera prestatzeko.

Jarduera berrien sorkuntzarako taldea (enpresen kudeaketan aholkulariak) da proiektuaren erdigunea. Epe ertainerako erronka da talde hauek formakuntza eta aholkularitza zerbitzuak  beraien kabuz mantentzea.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST