Ekintzaileentzat formakuntza

Ekintzaileen formakuntza, Kubako Lider Ekintzaileen ikastaroaren bitartez gauzatzen da, nagusiki.

Ekintzailetasunean formakuntzak 4 asteko iraupena dauka, bakoitza bi astetako bi fasetan banatuta eta bitarteko lan denborarekin, gutxi gorabehera hilabete eta erdi irauten duelarik.

Denbora honetan, parte hartzaileak barnetegi eran lekualdatzen dira CNCAra (Centro Nacional de Capacitación Azucarera).

Formakuntza otsailean hasten da lehen tutoretza presentzialarekin eta ekainean bukatzen da ebaluaketarekin.

Lehen tutoretzaren aurretik, sozializazio eta hautaketa prozesuak garatzen dira.

Benetako ekintza baten Enpresa Plana burutzea da formakuntzaren oinarria.

 

 

 

 

 

 

 

Miguel Salvador

Holguin (2010-14) kudeatzailea

Martxotik uztailera, Lider Ekintzaileen urteroko ikastaroa egiten da. Ikastaro honek aukerarik onena izaten jarraitzen du ezagutzak Ekialdeko Eskualdera zabaltzeko, non, ikusten ari garenez, aurrerapenak agerikoak diren nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreari kontzeptuak, tresnak eta ezagutzak aplikatzeko eta eguneratzeko orduan. Horrela, elikagaien produkzioa hobetzeko eta Kubako eredu ekonomikoa eguneratzeko estatuak egindako deialdiari erantzuten zaio.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010