Nariño

COEMPRENDER Pastoko hondakin birziklatzaileen komunitatea

Urteko azken hiruhilabetean abiatu da Kolonbiako gizarte ekonomi sendotzeko lankidetza programa berria. Identifikazio lanetan ondorioztatu bezala, herrialdearen hego-ekialdean kokatzen den Nariño departamentuan eman zaio hasiera, hain zuen ere, Pasto hiriko hondakin birziklatzaileek osatzen duten COEMPRENDER komunitate baztertu eta estigmatizatuarekin.

Asier Elorza Ugarte

Kolonbiako programaren koordinatzailea

“Nariño, Kolonbiako garapen txikieneko departamenduen artean dago, eta bertan, Pastoko birziklatzaileen bizi baldintzak hobetzeko Coemprender kooperatiba sendotzen lagunduko dugu. Horretarako, 456 emakume eta 119 gizonekin lan egingo dugu beren bizi baldintzak hobetzen laguntzeko, prestakuntza, aholkularitza eta saretze lanak indartuz. Ondorioz, kooperatibaren gaitasuna handitzea espero dugu eta baita gizon-emakumeen arteko diru sarreren ezberdintasuna gutxitzea ere.  Coemprenderrekin egindako lanaz gain, Nariño departamentuaren eskualde garapen sozio-ekonomikoa eragiteko plangintza orokorrago baten alde lanean jarraituko dugu.”

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa