Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Kolonbia

Gure lana, bizimodua aurrera ateratzeko modu desberdinak dituzten bi kolektiboren bizitza hobetzeko aukerak sortzen laguntzea da ; KALEKO BIRZIKLATZAILEEN KOLEKTIBOA, zeinaren jarduera-eremua hiriak baitira, eta LANDA EREMUKO  EMAKUME NEKAZARI INDIGENEN KOLEKTIBOA.

  • KALE BIRZIKLATZAILEEN JARDUERA LERROA: Birziklatzaileek Latinoamerikako gizartean gehien baztertutako lan-taldeetako bat osatzen dute. Botatzen dena biltzea eta, askotan, zaborraren artean berriz bilatzea maila baxuenetakotzat jotzen da. Aldi berean, egiten duten ekintza beharrezkoa da giza garapen iraunkorragoa lortzeko. Proiektuak bere gaitasunak indartzea eta tokiko eta eskualdeko aliantza-prozesua laguntzea planteatzen du, bere estrategiaren zati gisa.
  • EMAKUME NEKAZARI INDIGENEN JARDUERA LERROA: Emakume nekazarien bizitza hobetzeko, aukerak sortzen laguntzen dugu tokiko erakunde eta elkarteekin batera, elikadura subiranotasuna, familia ekonomia eta  Nariñoko emakume indigenen kanpoko ekitaldien aurrean erresilentzia indartuaz

"Mundukidek gure chagra-k hobetzen lagundu digu, jatorrizko haziekin. Gainera, Mundukidek handitu egin du lehendik erabiltzen ari ginen aurrezki funtsen kapitala, gure chagretan eta laborantzetan kolektiboki inbertitzeko."

Aura Chalapud, (San Juan Ipialeseko Resguardoa):

“Mundukideri esker, birziklapenaren munduari buruzko ezagutza teknikoa eta gremio arlokoa eskuratu dugu. Aurrerantzean laguntza izaten jarraitu nahi genuke gremio gisa aurrera egiteko.”

Maribel Tutistar, (Pastoko emakume birziklatzaileen kolektiboa):

"Hasteko, Pastoko Birziklatzaileen Elkarteen arteko Aliantza (ARP) sendotzea eta aprobetxamendu zerbitzua ematen parte hartzea. Are gehiago, aliantza horretan bazkide gisa parte hartzen duten ofiziozko birziklatzaileen kopurua handitu nahi degu. Bestalde, Hego mendebaldeko birziklatzaileen elkartea (ARSOC) sendotzea eta, horren bidez, hego-mendebaldeko hiriburuetan ARPren antzeko aliantzak sortzea da helburu."

Asier Elorza Ugarte, Kooperantea Kolonbian

  • 655

    655 onuradun.

  • 6

    Sei kooperatibari laguntzen diegu. Kooperatiba horiek 211 bazkide dituzte, eta % 77 emakumeak dira.

  • % 74

    715 pertsonari eman diegu prestakuntza. Horietatik, % 74 emakumeak dira.

  • 2.

    Bigarren mailako kooperatiba bat eratu da, lau erakunde elkartuta.

Datuen urtea 2021. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Jarduera-eremuak

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago
Kolonbiako programaren aurkezpena Asier Elorzaren eskutik. Proiektuak 655 birziklatzaile talde (119 gizonezko eta 456 emakume) eta Pasto hirian (Nariño departamendua, Kolonbia) lan egiten duten elkarte eta kooperatibak sendotzeko prozesu politiko-antolatzaile eta sozioekonomikoarekin batera laguntzen du.
Bideoa ikusi

 

BIRZIKLATZALEAK

2022. urteaz geroztik, birziklatze lerroa Pastotik hedatu da, Hego-Mendebalde osoa hartuz. Mundukidek Cali eta Pastoko 6 elkarteri laguntzen die zuzenean administrazioan eta plangintzan. Pastoko Girasoles Elkartea (Nariño) indartu egin da; izan ere, funtzionamendu operatiboa eta soziala hobetzeko laguntza jaso du. Kolonbiako Hego-Mendebaldeko birziklatzaileen elkarteak (ARSOC), zerbitzua ematen duen enpresa bat den aldetik, haren garapena eta elkarte bazkideen garapena ahalbidetuko du. Bigarren mailako elkartea den ARSOCen bidez, emakume birziklatzaileen elkarteen interkooperazioak oso aurrerapen ona egin du. Gainera, nazio mailan, antolaketa indartzeko bidea urratzen hasi da Birziklatzaileen Elkarte Nazionalarekin (ANR). Elkarte hori hasierako fasean dago oraindik, eta enpresa sozialari eta horri lotutako lanari buruzko prestakuntza bat eman da.

Birziklatzaileen bizitza hobetzea birziklatzaileen eta haien erakundeen gaitasun indibidual eta kolektiboak indartuz lortzen da. Horri esker, parte hartzaile gehiago izan daitezke beren eskubideetarako sarbidean, pobrezia murrizteko eta bizi-baldintzak hobetzeko diru-sarrera handiagoak izateko. Horrez gain, herritarrak hondakinen bereizketari buruz sentsibilizatzea sustatzen da, garbiketa kuotaren sarbidea bermatu nahi da eta birziklatzaileak hondakinak kudeatzeko sistema publikoan sartzeko lanak egiten ari dira.

 

  • Interes Taldea:  5.219 pertsona dira, horietatik 2.092 emakumeak eta 3.127 gizonak. Horrez gain, Kolonbiako ANR eta Ekuadorko RENARECeko birziklatzaileak hartzen dira kontuan, guztira 4.500 pertsona batuz, horietatik 4.050 emakumeak eta 2.450 gizonak.
  • Helburua: Programaren helburu orokorra da birziklatzaile profesionalekiko errespetua duintzea eta sustatzea eskubideen subjektu gisa, Kolonbiako hego-mendebaldeko birziklapen-sindikatua indartuz, autogestioa, ikaskuntza, interkooperazioa eta garapen sozioekonomikoa sustatzen dituzten ekintzen bitartez.
  • Ekintza-eremua: Programaren ekintza-eremua Kolonbiako hego-mendebaldea da, Pasto, Cali, Ibagué eta Popayán hiriak hartzen dituena.

 

NEKAZARIAK

Programaren helburu nagusia, sektore eta komunitate ezberdinetan errenta sortzeko gaitasun indibidualak zein komunitarioak indartzea da;  Irtenbide iraunkorrak sortuko dituen garapen prozesua eraikiaz, emakume indigenen baliabide ekonomikoetarako sarbidea indartuz eta eraikuntzako erakunde indigenetan duten posizioa sendotuz.

Kolonbiako indarkeriaren testuinguruaren arrazoi nagusietako bat biztanleen arteko baliabide ekonomikoen (lurraren jabetza) desoreka da. Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko Habanako akordioetan ere dion bezala, bakearen alternatiba, pobretutako kolektiboei baliabide ekonomikoetara sarbidea erraztea da. Hala, emakume-taldeak indartzeko proiektuak zuzenean bakearen eraikuntzan eragiten du, baliabide ekonomikoak eskuratzerakoan indarkeria murriztuz.

  • Interes Taldea: Interes talde nagusia emakume indigenak dira, PASTOS erretserba indigenen elkarte antolatuetako 417 ekoizle bereziki.
  • Helburua: Programaren helburu orokorra "Andeetako Nariño hegoaldeko PASTOS herriko emakume nekazarien bizi kalitatea hobetzen laguntzea da, merkaturako sarbidea eta ekoizpen-gaitasunak indartzeko ikuspegiarekin.
  • Jarduketa-eremua: Proiektua, batez ere, Nariñoko Andeetako sektorean garatzen da, Pasto eta Ipiales hirietan, eremu segurutzat hartzen baitira. Proiektua Pasto, Ipiales, Cumbal, Puerres eta Cordoba udalerrietan gauzatuko da.

 

Kolonbia

  • Hiriburua: Bogota
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Azalera: 1.142.748 km²
  • Biztanleria: 50.372.424 biz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden