Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Etiopia

Mozanbiken lortu dugun esperientzian oinarrituta, Etiopiako eskualde zabal batean garapen sozioekonomikoko programa bat martxan jartzea da gure helburua.

Nekazari familien nekazaritza produkzioa eta produktibitatea hobetzea, gaikuntzaren bidez, laboreak dibertsifi katuz, erabilera bikoitzeko laboreetan (elikagaietan zein merkataritzan) nekazaritza praktika egokiak inplementatuz eta intsumoak eta nekazaritza kredituak eskuratzeko erraztasunak emanez.

"Programari esker hazitako oilaskoek, gure familiakoen helikadura hobetzeko balio du eta soberakinak komertzializatzeko."

Tigist Hasoo, (nekazaria):

"Aurrenik, Arsiko nekazaritza eta abeltzaintza produkzioa eta produktibitatea handitu nahi degu. Bigarrenik, emakume nekazariei laguntzeko harreman instituzional eta komunitarioak sendotzea, ekoizle elkarteei eta familia buruei laguntza emanez, emakumeen ahalduntze ekonomikoa indartzeko helburuarekin. Era berean, ingurumen sektorean lan egiten hastea, eremu degradatuen berreskuratze eta kudeaketa jasangarri komunitarioa sustatuz."

Fabrizio Graglia, Kooperantea Etiopian

Datuen urtea 2021. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Jarduera-eremuak

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago

Garapena

2022. urtea oso konplexua izan da Etiopian: larrialdi egoeraren deklarazioa, gerra, bileren debekua, kaleko protestak... Horrek guztiak asko zaildu du proiektua gauzatzea, batez ere gaikuntzaren arloan, ez baita lortu aurreikusitako pertsona guztiengana iristea.
Hala eta guztiz ere, sagarrondoak, ahuakateak, baratze txikiak eta oilaskoak hazteko zenbait ekimen jarri ditugu abian, emakume nekazarien errenta hobetzea helburu.

LANKIDETZA PROGRAMAREN TESTUINGURUA

Nekazaritza-potentzial handiko herrialdea da Etiopia (BPGd-aren % 35 inguru), eta gobernuaren babes handia du.

2018an, gure Plan Estrategikoaren barruan, Afrikako beste herrialde batean programa bat abian jartzea erabaki genuen.

Mozambiken lortutako esperientzia aprobetxatzea zen helburua, eta esperientzia hori beste erkidego batzuetara eramatea eta egokitzea. Hainbat aukera aztertu eta baloratu ondoren, Etiopia aukeratu genuen. Mozambiken 20 urtean egindako lan guztiaren ondorioz ikasitakoa Etiopian erabili nahi dugu, betiere, tokiko GKE-ekin eta elkarteekin lankidetzan, garapen zuzena eta jasangarria bideratzeko asmoz.

Bisita, proba eta elkarrizketa asko egin ostean, gure bazkidea aurkitu genuen: SOS Sahel Ethiopia GKEa. Haren eskutik, nekazari-familiekin harremanetan jartzen hasi ginen, haiekin lan egin nahi baitugu, hain zuzen ere. Inkestak eta bisitak egin genituen lekuan lekuko premiak identifikatzeko. Landa-lanari eta bildutako informazioari esker, lehen proiektua zehaztea lortu genuen.

Abiapuntua Mozambikeko programa izan arren, Etiopiako berezitasunak oso bestelakoak dira. Beraz, lehen proiektua apalagoa izatea erabaki genuen, horren bidez ikasitakoarekin asmo handiagoko eta epe luzeagorako (8-10 urte) beste proiektu bati ekiteko. Helburua, ordea, berbera da: bertakoei proiektu propioa eta denboran iraunkorra garatzen laguntzea.

Lan-ildo gisa, nekazaritzaren alorrean zerealen eta lekadunen ekoizpena bultzatu nahi dugu euri-garaian, eta, Mozambiken bezala, eskala txikiko ureztapena sartu garai lehorrean. Abeltzaintza ere landu nahi dugu, zehazki animalien nutrizioa, oso sektore garrantzitsua baita Etiopian; abelburu gehien dituen Afrikako herrialdea dela kontuan hartuta, abeltzaintza jarduera estrategikoa da.

Etiopiak populazio-dentsitate handia duenez, ez da erraza lurrak eskuratzea, oso mugatuta daudelako. Gainera, lur asko hondatuta daude, baso-soiltzeen ondorioz, zuhaitzak mozten baitituzte etxeak egiteko edo egurra lortzeko. Gure proiektuak ingurumenaren alderdia ere jorratzen du, beste helburuetako bat hondatutako lurrak berreskuratzea baita.

Proiektuak emakume nekazariengan ere jartzen du arreta, eta haientzako ekintza espezifikoak jasotzen ditu.

Etiopia

  • Hiriburua: Adis Abeba
  • Hizkuntza: Amhárico
  • Azalera: 1.104.300 km²
  • Biztanleria: 98.665.000 biz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden