Sergipe

Sergipeko estatuko Alto Sertao eskualdeak 4.900,69 km2 ko azalera du eta 146.529 biztanle, 7 udalerritan banaturik. Landa inguruneko familien %49 pobreziaren atalasetik behera bizi da.

Eskualdean 4.272 familia dago 92 asentamenduetan kokaturik eta 2.000 familia kanpaturik (71 kanpamentu): nekazari txikiak, pobretasunak markatutako landa ingurune batean, baterako lanak egiteko elkarteetan antolatuta daudenak.

MSTko asentamentu eta akanpalekuetako nekazarien gaitasun eta ezagutzak hobetzea nahi da, batez ere beraien kooperatiben bideragarritasunera bideratua eta produktu agroekologikoen ekoizpena oinarri hartuta eta CFAC (Centro Comunitário de Formação em Agropecuária Dom José Brandão de Castro), UNITUBA (União das associacções de cooperação agrícola do perímetro irrigado jacare curituba) eta COOPRASE-rekin (Cooperativa regional dos assentados de reforma agrária do sertão de Sergipe) elkarlanean.

Hau nekazal ekoizpena indartuz bultzatzen da, laguntza tekniko eta formakuntza zehatzaren bitartez eta enpresa sozialen eta kooperatiben kudeaketa hobetuz, aholkularitza tekniko zehatzarekin eta langileei zuzendutako formakuntzarekin.

Hiru lan ardatz hauek “trinomio” bakar bilakatu nahi dira, orduan lortuko baita asentamenduetako ekoizpen-zikloa ixtea: nekazariek beraien produktuen ekoizpena hobetuko dute asistentzia teknikoaren laguntzaz, produktu hauek kooperatibek merkaturatu ahal izan dituztelarik.

Zeharkako ardatz gisa agroekologia, genero ikuspegia eta MSTko beste esperientzien trukea landuko dira.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST