Parana

MSTren lana 1986an hasi zen eskualdean. Egun 3.754 familia (17.466 pertsona) daude kokaturik eskualdeko 37 asentamendutan. Asentamenduetan kokatutako familia kopururik handiena (2.609 familia) hartzen duten udalerriak Quedas de Iguaçu eta Rio Bonito de Iguaçu dira. Badira, gainera, 12 kanpamentu non 1.277 familia dagoen (4.977 pertsona). Guarapuava eta Quedas do Iguaçu dira kanpatutako pertsona kopuru handieneko udalerriak. Asentamenduetako pertsonen %47,2 emakumeak dira eta %52,8, berriz, gizonak.

Ireno Alves dos Santos (934 familia) era Marcos Freire (578 famlia) asentamenduek, Brasil osoan dagoen nekazaritza erreformako lur eremurik handiena osatzen dute.

Programa 2008tik dago martxan, CEAGRO (Centro de Desenvolvimento Sustentável Agropecuário de Educação e Capacitação em Agroecologia e Meio Ambiente), CACIA (Central de Associações Comunitárias do Assentamento Ireno Alves dos Santos), ACAMF (Associação Central do Assentamento Marcos Freire) eta CREHNOR (Cooperativa de Credito Rural de Pequenos Agricultores e da Reforma Agrária do Centro Oeste de Paraná) erakundeekin elkarlanean.

Alde batetik MSTko erakundeak indartzeko estrategiak planteatzen dira, eta baita tokiko erakundeekin koordinatzea ere; eta bestetik, sektore ekonomiko eta produktiboa garatu eta dibertsifikatzea, eskualdeko ekosistemak babestuz eta pertsona guztiak –bereziki emakumeak– modu aktiboan esku hartzera bultzatuz. Hortarako, bere lana esparru hauetara bideratzen du: enpresa sozial berrien sustapena, kooperatibei eta martxan dauden jarduerei laguntzea, pertsonen formakuntza eta emakumeen eskola.

HONI BURUZ

Brasil, aro politiko berri baten aurrean?

Hiru aldiz hauteskundeak galdu ostean, 2003.urtean, bere bizitzako urterik gehientsuenetan tornulari eta sindikalista izaniko Lula da Silvak, Partido dos Trabalhadores alderdiaren hautagai gisa, Brasileko gobernuko presidente izatera iristea […]

Nekazarien produktuen Datu Basea sortzen Paranan, Brasilen

Orain hilabete bat heldu nintzela Laranjeiras do Sul-era (Paraná, Brasil). Iritsi eta gehien harritu ninduena bertako biztanleen azal kolorea izan zen. Gerora jabetu nahiz 1900. urte inguruan, Alemania, Polonia, […]

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST