Kontsumo arduratsua

Luta Camponesa nukleoa finkatuta, REDE ECOVIDAren lankidetza harremanak sendotu egin dira, izan ere, sarea indartu egin da eskualdean eta erreferente bihurtu da produktu organikoen produkzioan nahiz komertzializazioan. Eta erreferente hori beso zabalik hartu du Unibertsitate Federalak (UFFS), zeinak produktu ekologikoen erosketa kolektiboei ekin baitie sareko taldeekin koordinatuta.

Taldeko familiek, beren produktuak saltzeko, unibertsitatearekin, udalerrietako udalekin eta halako instituzioekin lankidetzan jardutearen ondorioz, sarearen jarduna indartu egin da eta elikadura osasungarri bat izateko lurra ere osasuntsu egoteak duen garrantzia jarri du mahai gainean. Testuinguru horretan, Ekonomia Solidarioaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Eskualde Azokaren bigarren edizioa burutu zen (FESA). Azoka horren barruan, eskualdeko hazien lehen azoka egin zen, eta arrakasta handia lortu zen, hala parte hartzean nola material genetikoaren trukean.

Cristiano Boza

ECOVIDA sareko arduraduna

Laranjeiras do Sulen antolatutako “Agroekologia eta Ekonomia Solidariako II.azoka”k, giza mugimenduek urtetan egindako lanaren emaitza erakusten dute eta eskualdeko proiektu eraldatzaile baten aztarna atzeman daiteke.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010