Formakuntza

MUNDUKIDEREN jardueraren helburu orokorra, PERTSONEn gaitasunak handitzea da. Helburu honekin, FORMAKUNTZAk oinarrizko papera jokatzen du proiektuetan. Brasilen ezarritako eredua “Alternantzian formakuntza” da.

Eredu honen oinarriak, eskola eta komunitatearen (kooperatiba) arteko dinamika bat ezartzea du helburu. Komunitate denboran, ikasleak lan egiten dute eta komunitate eta kooperatibarekin elkarbizitzan daude. Eskola denboran, ikasketa planeko gaien inguruan informazioa jaso, eztabaidatu eta hausnartzen dute, baina komunitate denboran bizitako esperientzian oinarrituz. Horrela, beraien jarduerara bueltatzean, eskola denboran sakondutako ezagutzak praktikan jartzeko konpromezua daramate.

Alternantzia izeneko dinamikak, alde batetik, langileei  kooperatiba, elkarte, edo komunitatean egiten duten lanari utzi gabe formazioa jasotzeko aukera ematen die. Bestalde, teoria eta praktikaren arteko konbinazio iraunkorra bermatzen du. Eskola eta kooperatiba denbora prozesu berdineko bi zati izanez.

Mundukideren ekarpena proposamenarekin ( formazio curriculua, tutore eta irakasleen antolaketa, deialdiaren prestaketa…)  hasten da eta eskolak emanez eta ebaluaketak eginez jarraitzen du. Praktikei begira, Mundukide ikasleen tutoreekin elkarlanean aritzen dira,  kurtsorako koordinazio pedagogiko orokorra burutuz.

proceso-formativo

Maria Paula Rodriguez Dos Santos

Hija de asentados de Florestão Fernandes

Ikastaroa oso aukera ona da guretzan, familia asentatuen alabentzat. Nagusiki asentamenduetako produkzio sektorea eta komunitatea orokorrean laguntzeko

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010