Enpresa sozialak sustatzen

Enpresa Sozial Berrien unitateak (NES), zerbitzu kualifikatua ematen du enpresa sostengarrien sorkuntzan. Kontua da empresa horien sustatzaileek balio kooperatiboei jarraituz lan egitea eta asentamenduetan bizi diren biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzea.

NES unitateak lagun egiteko zerbitzua (aholkularitza/coaching-a) ematen die asentamenduetako pertsona ekintzaileei honako arlo hauetan:

  • Talde ekintzailea osatzea
  • Negozio ideia garatzea
  • Proiektuaren estrategia zehaztea
  • Merkatua aztertzea, eta ideiak nahiz produktuak ere test bidez aztertzea
  • Kooperatiba/empresa antolatu eta martxan jartzea
  • Ekimena formalizatzea eta laguntzak kudeatzea

Modu osagarrian, jarduerari laguntzeko, gidak eta tresnak eskaintzen dituzten material hauek sortu dira:

  1. Ekimenak babesten dituzten teknikarientzako gida metodologikoa
  2. Ekimenen gaineko diagnostikoa, plangintza eta jarraipena egiteko tresna
  3. Bidegarritasun ekonomikoari buruzko planak lantzeko simulazio tresna
Amaia Aseginolaza Pinedo

Sergipe 2013 enpresen teknikaria

Lau ildo aztertzeko ekimenera egiten den bisitarekin ematen zaio prozesuari hasiera: proiektua, pertsonak, taldearen aktibitatea eta kohesioa eta partaidetza sistema. Egindako diagnosiaren arabera, talde bakoitzari eman beharreko laguntza mota erabakitzen da eta negozio plana egiteko eman beharreko pausoak ezarri.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa
  • IV FOROKOOP 2010