Emakume eskola

MST eta MPAko (nekazari txikien mugimenduan diharduen emakume taldea) emakume kolektiboei esker, generoaren sektorea bultzatu eta sendotu da. Horrek lan dinamika bat sortu du asentamendu eta kanpamentuetako emakumeen artean. Hala, komunitateetako hainbat líder prestatzea lortu da “Escola de Mulheres” delakoan. Izan ere, emakume nekazarien parte hartzearen inguruko gaia eztabaida gune kolektiboetara eramatea lortu da.

Genero taldean jardun duten koordinatzaileek kolektiboan lan egiteko dinamika hori sortzen lagundu dute; horretarako, laneko plana gauzatzeaz gain, emakumeek elkarren artean harremana izateko gune bat sortu dute.

Aldi berean, iaz identifikatu ziren emakume ekintzaileen taldeak prestatzeko eta laguntza teknikoa emateko prozesu bat gauzatu da. Prozesu horren barruan, jarduerak kudeatu eta merkaturatzeko gaitasunak ez ezik ekintziletzarako trebetasunak ere landu dira emakumeon artean.

Horrela, Escola de Mulheres sendotu da, ahalduntzeko gune bihurtu da, eta bertan landu dira genero, lidergo eta parte hartze kontuak, helburu hauekin: asentamendu bakoitzeko emakume taldeak indartzea eta emakumeok beren burua gaitzeko eta aintzat hartuak izateko bidean behin eta berriz izaten dituzten zailtasunak zalantzan jartzea.

Miriam Kunrath y Angela Libio da Paixão

Paranako programan genero koodinatzaileak

Zabala, dinamikoa eta etengabeko eztabaidan dagoen talde bat dela esan dezakegu gurea. Etengabe eraikitzen eta emakumeen behar espezifikoak eta interes estrategikoei kasu eginez.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010