Ekimen sozialei laguntzea

MSTrekin lotutako enpresa sozialei, enpreson arduradunak prestatuz eta aholku emanez laguntzen zaie. Laguntza horren barruan, aipatzekoak dira:

  1. Gaitasunen eta balioen lanketa: parte artesa, konfiantza, autonomia, gatazken ebazpena.
  2. Kudeaketa, antolaketa eta komertzializazio gaitasunen lanceta.

Kanpoan diharduten Mundukideko pertsonek hainbat jarduera ekonomiko eta produktibotan lagundu dute, ATER taldeei (Nekazaritzako Laguntza Teknikoa) antolamenduari eta kudeaketari buruz emandako aholkularitzatik hasi, eta GCRAren (Nekazaritza Erreformaren Talde Kooperatiboa) proiektu gakoen gaineko hausnarketa estrategikoan buka.

Jarduera honen barruan, eguneroko jarraipena egin zaie esne organikoaren nekazaritza industriei (esneki organikoak), Coperjunho kooperatibaren jarduerei eta Crehnor kreditu entitateari. Era berean, enpresa berriei aholku emateko prozesu iraunkor bat abian jarri da, non jarduera produktiboan diharduten langileek parte hartu baitute.

Hala, asentamendu eta kanpamentuetan, pertsonak elkarteetan biltzeko dinamika bat lortu da jarduera ekonomiko eta productivo berriak bultzatzeko.

Manuel Oliveira

MST-Produkzio Sektorearen estatu zuzendaritzako kidea

Gure nekazaritza-industria indartu eta eraikitzeko, Mondragon esperientzia kooperatiboa funtsatzen dutenen pareko balio eta tresnak erabiltzen gabiltza. Hala, nekazaritza erreformaren alde eta Brasilen aberastasuna zuzenago banatzearen alde lanean dabiltzan familien egoera ekonomikoa hobetu nahi dugu.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide