Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Brasil

Lurrik gabeko langileen mugimenduko asentamendu eta kanpalekuetako familien garapen sozioekonomikoan laguntzen dugu, erreferentziazko tokiko pertsonak kudeaketan trebatu eta kooperatiben jarduna hobetzeko, ekoizpenetik hasi eta komertzializazioraino

Lurrik gabeko langileen mugimentuko asentamendu eta kanpalekuetako familien garapen sozioekonomikoan laguntzen dugu, erreferentziazko tokiko pertsonak kudeaketan trebatu eta kooperatiben jarduna hobetzeko, ekoizpenetik hasi eta komertzializazioraino.

“Nabarmentzekoa da eta oso harro gaudela MST eta MUNDUKIDEren arteko aliantzarekin, izan ere, Fundazioak bere esperientzia kooperatiboa partekatu du gurekin 15 urte baino gehiagoko lankidetzaren bitartez. Paranan, elkarketa hori Nekazaritza Erreformarako Kooperatiba Zentralaren (CCA/PR) eta Mundukide Fundazioaren bidez gauzatzen da, eta oinarrizko kooperatiben zuzeneko segimendua egin da, gure kooperatibak indartu dituen kudeaketa prozesua, elikagaien ekoizpena eta asentamenduen garapena hobetzeko. Uste dugu oraindik asko dugula aurrera egiteko eta eraikitzeko lankidetzaren alorrean, eta euskal herriaren esperientzia historikoak asko lagunduko digulakoan gaude”.

Olcimar da Rosa, (Paranako kooperatiben elkarteko lehendakaria):

“Esku askok eraikitako historia komun bat dugu Mundukide eta CEAGROk. Bi herrialde desberdin izan arren, elkartzen gaituzten loturak eta borrokak ditugu, eta esperientziak partekatuz, gure kudeaketa- eta lankidetza-eredua eraikitzen laguntzen dizkigute. Horrela eraiki genuen elkarrekin Herri Nekazaritzaren Erreformaren eta eraldaketa sozialaren aldeko borroka.”.

Thaile Lopes, (CEAGRO prestazio zentruko koordinatzailea):

"Hasteko, Armazens do Campo-ak laguntzeko eta indartzeko programa inplementatu nahi degu, denda guztietako ekoizpen prozesuak sistematizatuz eta estandarizatuz, ERP kudeaketa sistema bat ezarriz sare osorako. Bestetik, Kooperatibetan aurrez aurreko laguntza berreskuratzea. Era berean, Hegoaldeko hiru estatuetan, laguntza taldeen bidez finkatuta dauden kooperatibei laguntzea lehenetsiko dugu. Minas Gerais eta Sao Paulon egiten dugun lanaren oinarria MSTren merkaturatze lankidetzan egindako ahalegina da. Eta ipar ekialdean, Ceara estatuan bost nekazaritza industria martxan jartzeak eta sendotzeak jarraipena emango dio programaren lan nagusiari."

Unax Zabala Arrizabalada, Hego Ameriketako programen gestorea

  • 28k

    28.738 onuradun (% 51 emakumeak)

  • 22

    22 kooperatiba, bost estatutan

  • 5.6k

    Kooperatiba horietan, 5.679 bazkide

  • 8

    Ekoizpen ekologikoko produktuak saltzeko 8 denda berri

Lagundu iezaguzu laguntzen jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago
«Hemen egiten dugun lanarekin ageriko emaitza zuzena lortzen da». Jon Etxeberria, Mundukideren Brasilgo kooperantea, elkarrizketatu dugu. Brasilen izandako esperientzia azaldu digu, eta Mundukiderekin gaur egun egiten duen lanaren nondik norakoak ere bai.
Bideoa ikusi

 

2022an presentzialtasunera itzuli gara. Ezagutzen genuen normaltasunera itzuli gara baina, ikusi dugunez, online diren gauzek arrastoa utzi dute normaltasun horretan. Horren erakusgarri dira hegoaldeko hiru estatuetako kooperatibentzat aurrez aurreko eta online formatu mistoan egin den merkaturatze prestakuntza, edo estatu mailan formatu berean egin den Kooperatiben Kudeaketako prestakuntza. 2022an 13 kooperatibatan berreskuratu dira saio presentzialak. Kooperatiba horietako 4100 bazkide baino gehiagori eman zaie laguntza. Gainera, MSTren merkaturatze sarea indartzen jarraitu da, “Armazens do Campo” delakoekin lan eginez. Espazio berriak ireki eta kudeatzeko laguntza eman da, eta gaur egun 24 dira espaziook. Lokal horien arteko interkooperazioa eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen etengabeko prestakuntza bultzatu dira. 2022. urtea gobernu aldaketarekin amaitu da Brasilen, eta aldaketa horrek lan aukera berriak irekiko ditu datozen urteetan.

PROGRAMAREN EGINKIZUN NAGUSIA

Brasilen dugun eginkizun nagusia Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko kide diren familia finkatu eta kanpatuen garapen sozioekonomikoa bultzatzen laguntzea da, kudeaketari dagokionez erreferentziazko tokiko pertsonak gaituz kooperatiben jarduna hobetzeko, ekoizpenetik merkaturatzeraino.

2008tik landa-lanean dihardugu EROSKIn, ULMAn, COPRECIn eta beste kooperatiba batzuetan esperientzia handia duen talde batekin, Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko (LGM) pertsonen eta kooperatiben zerbitzura. LGM nekazarien gizarte-mugimendua da, 1985az geroztik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena.

Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena, lurren banaketa desorekatuari dagokionez. Beraz, desberdintasunez eta kontraesanez betetako herrialdea da.

Brasilgo nekazaritzaren garapena, latifundioa bultzatu duen lur-jabetzaren metaketan oinarritua, oso baztertzailea izan da. Prozesu horrez gain, aldaketa sakonak gertatu dira hirien eta landa-eremuen arteko harremanetan eta nekazaritza-alorreko enpleguan.

Hona hemen landa-eremuetako desberdintasunen emaitzarik ikaragarrienetako bat: Brasilen gosea duten 31,5 milioi pertsonetatik, erdiak landa-eremuetan bizi dira.

Datu eta ebidentzia horiek guztiek argi erakusten dute, birbanaketa-neurri batzuk gorabehera, Brasilgo gobernuak ez diela desberdintasunei modu estrukturalean aurre egiten, eta oparotasun ekonomikoa izan duenean ere ez duela gizarte-garapen handiagoa lortzeko ahalmena garatu.

Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua (LGM) nekazarien mugimendu soziala da, 1985etik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena. Historikoki nekazariek sortutako mugimendu horren bidez, profesionalizatzeko eta ekoizpen-kooperatibak eta elkarteak antolatzeko aukera izan dute.

2008az geroztik, Mundukidek LGMrekin dihardu elkarlanean. Horri esker, mugimendua garatzen ari den merkaturatze kolektiborako tresnak antolatzen eta eratzen laguntzen diegu, hau da, nekazaritza-erreformaren esparruetako produktuak merkaturatzen eta antolatzeko modu berriak ezartzen. Beraz, Nekazaritzako Herri Erreformaren proiektua gauzatzeko bultzada ari gara ematen.

Brasil

  • Hiriburua: Brasilia
  • Hizkuntza: Portugesa
  • Azalera: 8.515.703 km²
  • Biztanleria: 212.216.063 biz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden