BRASIL Programa

Programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen sozioekonomikoa bultzatea da. Mugimendua orain 34 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako.

2016 urtean zehar 3 guen geografikotan aritu gara lanean: Cantaguiriguaçu eskualdean (Parana), Ipar -ekialdean (Sergipe) eta Porno Algren (Rio Grande do Sulen).

Helburu nagusia, nekazal erreformaren aldeko asentamentuetan, ekonomia solidarioa bultzatzen duten ekimenak sortzeko hezitako pertsonekin kontatu ahal izatea da.

Horretarako estrategia hauek izanik:

  • Formazioa: Maila ezberdineko formazio eskolak sortzea.
  • Aholkularitza teknikoa:Maila basikotik estrategikorainoko kooperatiben aholkularitza.
  • Gestio eredua: MSTko erakundeentzat egokitutako gestio eredua diseinatzea.
  • Interkooperazioa: Nazio, estatu eta erregioarteko interkooperazioa bultzatzeko mekanismoak sortzea.
video thumbnail
Brasil proiektua

Beatriz Diez Lopez, Asier Elorza Ugarte eta Iosu Aranzabal Abaitua Brasilen bizi diren kooperanteek, Sergipe eta Parana estatuetako proiektuetan zein den beraien zeregina, azaltzen digute bideoan.

LAN ILDOAK

Brazil
  • Gazteen formazioa, kudeaketa eta ekintzailetzan.

  • Enpresa sozial berriak hasteko aholkularitza

  • Sortuta dauden kooperatibak kudeatzeko aholkularitza

  • Emakumeei babesa orokorra eta laguntza ekintzailetza arloan

  • Nekazaritza ekologikoarentzako merkaturatze bide berrien sustapena

29.640onuradun
%55 emakumeak

EKINTZEN EMAITZA

2016
EKINTZA BITARTEKOAK EMAITZA EMAKUMEA
Kooperatibagintzan aholkularitza Bertako aholkulari taldeak Aholkatutako 9 kooperatiba Emakumeek osatutako 2 erakunde
Kooperatiben hastapenerako aholkularitza Pertsona ekintzaileak aholkatzeko lantaldea 4 ekimen berri sortu dira Emakumezkoek sortutako eta zuzendutako 2 ekimen berri
Nekazal aholkularitza CEAGRO eta CFAC elkarteak 4.098 aholkatutako familia
Formazioa Kooperatibetako teknikoentzat kurtsoak 66 pertsona 15 emakume
Nekazal ekoizleentzat kooperatiba kurtsoak 160 pertsona 61 emakume
Generoa Emakumeen eskolako V. edizioa 50 partehartzaile 50 emakume
Nekazal Ekoizpena “Luta Camponesa” ekoizpen ekologikorako nukleoa Iazko dinamika mantendu egin dute ECOVIDA osatzen duten 400 familiek. 42 ziurtagiri ekologikorekin eta astean 3 azoketan parte hartuaz.
HELBURUAK 2017
Hegoaldeko programan:
  • Kooperatibetako planifikazio zikloak sendotzea.
  • Kooperatiba berrietan plan estrategikorako prozesuak burutzea.
  • Portoalegre eta S.Pauloko supermerkatuen komertzializazio esparruak hobetzea.
Iparraldeko programan:
  • Enpresa kudeaketa eta ekintzailetzan formazioa eskolak antolatzea.
  • "Terra Forte" nekazaritza ekoizpenerako nukleoko 35 teknikorekin sortutako metodologia partekatu eta praktikan jartzea.
  • Genero berdintasuna aldarrikatzen duten emakumeen elkarteekin formazio ekintzekin jarraitzea.
Luis Carlos Costa CEAGROko koordinatzaile nagusia

Mundukiderekin ari garenetik, lan metodologian emandako aurrerapausoa nabaria da, familia asentatuen beharretara hobeto egokituaz. Zehazki, prozesuak eta plangintzak hobetu dira eta hauen jarraipena eta ebaluaketa egiteko baliabideak ere bai. Elkarlananari esker, Emakumeen kolektiboa sortu da eta ekoizpen agroekologikoaren alorrean genero ikuspegia integratu. Produkzio antolaketan eta ekoizpen kataien formazioan asko aurreratu da, sormena eta ekintzailetza soziala berpiztuaz. Etorteko dagoen fase berri honek, gure kooperatibak eta gestoreak kualifikatzeko balio beharko luke horrela garapen jasangarri eta iraunkorra lortuaz.

HONI BURUZ

Prest dago 2015 urteko Txostena!

Jada eskuragarri duzue Mundukideko txosten berria, non programetako aurrerapausuen eta 2015 urteko datu ekonomikoen berri izan dezakezuen. Horrez gain, egin ditugun sentsibilizazio ekintzak ezagutzeko aukera izango duzue eta […]

Brasil, aro politiko berri baten aurrean?

Hiru aldiz hauteskundeak galdu ostean, 2003.urtean, bere bizitzako urterik gehientsuenetan tornulari eta sindikalista izaniko Lula da Silvak, Partido dos Trabalhadores alderdiaren hautagai gisa, Brasileko gobernuko presidente izatera iristea […]

Brasil: formazio teknikoa ardatz duen lankidetza proiektua

Mundukideren lanak Brasilen MST kolektiboaren kooperatibak hobetzea du ardatz, bai teknikoki bai sozialki. Halaber, jarduera berriak abian ipintzeko lana egiten da, baita MSTko erakundeak genero eta produkzioaren ikuspuntutik […]

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST