Misio eta Balioak

MISIOA

 

Baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da gure misioa. Mundukideren balio eta printzipioetan oinarrituta, inplikatutako bi aldeen garapen autoeratu eta integrala sustatu nahi dugu, horretarako lan mundu kooperatiboaren elkartasuna bideratuz.

Gure oinarrizko lana lankidetzako proiektuen jardutea da, lankidetza proiektuak bultzatzea, elkarlanean aritzea. Hegoaldeko komunitate eta herriekin, “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Arrasateko Esperientzia Kooperatiboak, bere ibilbidean hartutako esperientziak, baliabideak eta ezagutza partekatu nahi dugu hegoaldeko errealitate desberdinekin.

Gure lankidetzak, zentsu zabalena hartzen du, lan mundu kooperatiboaren partehartzea, inplikazioa eta sentsibilizazioa lortzen dugunean, horregaitik nahi dugu kolektibo horren elkartasuna sustatu.

Partehartze horrek, aldi berean, hegoaldeko komunitate eta herrien garapen sozioekonomikoan laguntzeaz gain, balore eta printzipio kooperatiboen errealizazioa dakar, horregaitik bilatzen dugu inplikatutako bi aldeen garapena.  misioak-eta-baloreak

 

BALIOAK

 

ELKARTASUN UNIBERTSALA: Mundukiden parte hartzen dugunon lanak oinarri du elkartasuna, bai ekonomia solidarioan garatutako beste esperientzia batzuekiko eta baita demokrazia sozialaren alde dihardutenekiko ere, bake-, justizia- eta garapen-helburuak partekatuz.

LANA: Ekintza eraldatzaile gisa hartzen dugu lana, aldaketa-ekintza bezala, garapena lortzeko bide moduan. Mundukiden uste dugu lana bera ere balorea dela, eta kapitalaren gainetik dagoela.

ERALDAKETA SOZIALA: Mundukidetik pertsona eta jendarte bidezkoagoetara aldatzea bilatzen dugu, eta norbere buruaren kudeaketa maila altuagoetara arlo guztietan, genero-harremanak barne; ikuspuntu horretatik, autonomia funtsezkoa da; pertsona, elkarte eta herri bakoitzak erabaki dezan nolako jendartea izan nahi duen.

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010