Garapen eredua

 

Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz.

Etengabeko eboluzioan dagoen ereduaren aldekoa da gure erronka; aldaketen aurrean irekiak eta sentikorrak izateko, saiakera berrien aurrean beti prest.

Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.

 

Egitura kolektibo eta solidarioak

 

Pertsonak, komunitateak, herriak eta egituren arteko lankidetza eta elkartasuna estuagoak izango diren etengabeko garapen baten alde ari gara, non agente hauek beren burua eta ingurua (tokian tokiko zein globala) eraldatzeko erronka duten.

bizikletaGizarte demokratiko eta parte-hartzaile, zuzen eta solidarioago bultzatzen duen eredua nahi dugu; ideologia, sinesmen, etnia eta sexua edozein izanik, pertsona guztien aukera berdintasuna aldarrikatzen duena. Ondoko bi ezaugarri hauekin, gainera:

  • Endogenoa, pertsona, herrien eta egituren parte-hartze aktiboaren eta autogestioaren bidez garatzen dena, bakoitza bere garapenaren jabe eta protagonista izanik.

 

  • Iraunkorra. Ingurumenaren ikuspegitik eta baita ikuspegi ekonomiko, sozial, identitario eta kulturaletik ere. Lanaren balioan oinarritutakoa eta hezkuntza aldaketarako motorra duena.

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010