Plan Estrategikoa

2018-2021

2017ko azken hiru hilabeteetan, 2018-2021 epealdirako bideragarritasun estrategikoa lantzen aritu da Mundukide. Prozesua oso partehartzailea izan da eta makina bat lantaldean inplikatutako jendea; kooperatibetako ordezkariak, boluntarioak eta beste hainbat eragile. Prozesuaren emaitza 2021. urteari buruzko bisioan laburbiltzen da: Ilusionatutako pertsonak, gure lankidetza multiplikatuz gizartea eraldatzeko. Pertsonak. Arizmendiarrietak zioen bezala, eraldatzeko helburua duten pertsonak, eta ez begira geldituko direnak. Norberaren burua eta ingurua eraldatzeko gai diren pertsonak. Urrutiko herrialdeetan esperientziak partekatzeko eta bertakoengandik ikasteko prest dauden pertsonak. Baita, Euskal Herrian, erakundearen gestio lanetan lagunduko diguten boluntarioak.

Azken finean, norberaren lana elkarbanatuaz behar handiagoak dituzten pertsonei aukerak eskaintzeko prest dauden pertsona ilusionatuak. Lankidetza multiplikatuz. Horrek berekin dakar, alde batetik Mozambike eta Brasileko programen inpaktua handitzea. Horrez gain, Kolonbia eta Ekuadorren programa berriekin hastea eta oraindik identifikatu gabeko Afrikako herrialde batean ekitea, bildutako esperientzia aprobetxatuz.

Gure proposamena Nazio Batuen Garapen Sostengarrirako Helburuekin lerrokatzen da, eta helburuoi ekarpena egitea dugu xede, tresna egokia baita giza garapen sostengarria lortzeko bidean; horretarako, eragile desberdinak inplikatu nahi dira inplementazioan, hasi administrazio, kooperatiba, sektore akademiko eta gizarte zibil antolatuaren beste erakunde batzuetatik eta herritarrenganaino, oro har. Gizartea eraldatzea helburu. Eraldaketa sozialerako konpromisoa erraz lotzen dugu gure hurbileko ingurunearekin. Goitik behera hobetu nahi genituzkeen alorrak identifikatzen ditugulako (desigualtasuna, pobrezia, generoa, arrazismoa, emigrazioa, sostengarritasuna, ingurumena, injustizia…). Eta hala ekarpena egiteko aukerak identifikatzen ditugulako, norbere errealitatetik abiatuz.

Mugimendu kooperatiboa eta osatzen dugun pertsonak kontziente dira (gara), eta behar dute (dugu) izan, honen guztiaren hedadura unibertsalaz. Kontziente izan behar dugu, zer nolako zorionekoak garen, bizi garen tokian jaio eta bizitzeagatik, herrialde aberatsetan bizi gara eta.

2018-2021 Planifikazio estrategikoa

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010