Mondragon Unibertsitatea

MONDRAGON UNIBERTSITATEA unibertsitate gaztea da, 1997an sortua eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki onartua.

Unibertsitatea hezkuntza arloan ibilbide eta esperientzia luzea duten hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaiotzen da, hain zuzen Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” S.Kooperatiboaren, ETEO S.Kooperatiboaren eta Irakasle Eskola S.Kooperatiboaren elkartzetik. Egun, Unibertsitateko bi Fakultate eta Eskola osatzen dituzte:

  • Goi-Mailako Eskola Politeknikoa
  • Enpresagintza Fakultatea
  • HUHEZI

2011 urtean berriz, hiru hauei, laugarren fakultatea gehitzen zaie, Gastronomia Zientzien Fakultatea.

Interkooperazio Sisteman Mondragon Unibertsitatearen aportazioa da:

  • Ikasleen partehartzea, ikasketa praktika edo ikasketa amaierako proiektuen bidez
  • Irakasleen partehartzea, Interkooperazio Programetan formazio eta asistentzia emanez.
  • Interkooperazio Programetan urteetan zehar bildutako ezagutza, metodología, baliabide eta teknologiak konpartitzea.

 

LANKI

Lanki Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegia da, eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean du bere kokapena.

Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren baitan kokatua, bere egitekoa errealitate kooperatiboa eta autoeraketa diziplina anitzetatik ikertzea da, eta hortik kooperatibei gogoeta eta formazio zerbitzua eskaintzea.

Garapenerako lankidetzaren esparruan eredu kooperatibo propioa eraikitzeko helburuarekin Interkooperazio Sistemaren sortzaile eta sustatzailea izan da Lanki Mundukiderekin batera.

Interkooperazio Sisteman Lankiren aportazioa da:

  • Eredu propio horri bere ikerketa eta ikuspegia eskaintzen dizkio, batez ere, kooperatibagintza, ekonomia solidario eta gizarte arloetan.
  • Interkooperazio proiektuen sustapena, kudeaketa eta jarraipenean parte hartzen du
  • Esperientzien elkartrukeko TRUKE programaren antolaketa, kudeaketa eta exekuzioan sustatzaile da.
  • Ekonomia Solidarioa, ekonomia popularra eta hegoaldeko herrien kooperatibagintzan ikerketa eta formazioa bultzatzen du.

 

Nagore Beloki Merino, Eider Murgoitio Bengoa eta Izar Elustondo Astigarraga

Gradu bukaerako lana egiten

Mundukiden gradu bukaerako lana egiten ari gara, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Lidergo Ekintzailea eta Berritzailea graduko ikasleak garen neurrian. Gradu honetan, talde autegestinatuak eta enpresa berrien sorrera lideratzeko gaitzen dugu gure burua. Aldi berean, mundu global eta eleanitzerako prestatzen gaitu, berrikuntza ardatz duen jakintzan oinarritutako gizarteari bultzada bat emanaz. Izar Elustondo Astigarraga: MyGADE, enpresa adiministrazioa eta zuzendaritza gradua da. 2015ean graduko lehenengo mailan etorri nintzen Mundukidera , 4 urtetan zehar, astean bi egun osoko praktikaldia egiteko helburuarekin.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010