Kooperatibak

Mundukidek bere lankidetza lan mundu kooperatiboaren esperientzia partekatu nahian egiten du, batez ere “Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa” partekatu nahian, eta horretarako esperientzia horren baitan sortu, garatu eta lanean diharduten kooperatiben elkarlana topatzen du.

Elkarren laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira Kooperatiben oinarrian dauden balioak. Haren fundatzaileen tradizioari leial, haren kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, gizarte-erantzukizunaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute.

Egun, 46 enpresa kooperatibo ezberdin dira modu batera edo bestera, borondatez eta horrela nahi dutelako, Mundukiderekin batera kooperazioan elkarlanean ari direnak.

Interkooperazio Sisteman enpresa kooperatiboen aportazioa da:

  • Laguntza ekonomiko eta finantzieroa ematea.
  • Enpresako langile zein bazkideen parte hartze zuzena Interkooperazio Proiektuetan, esperientzia, ezagutza eta teknikak partekatuz.
  • Patronatuko kide izatea, erakundearen misioaren eta kudeaketaren zaintza; ala nola erakundearen beharrei erantzutea.
  • Enpresako langile zein bazkideen artean garapenerako lankidetzako beharraz eta egokieraz informatu eta sentsibilizatzea.
  • Babes eta laguntza morala eta instituzionala.

 

Julen Madariaga Otazua

Maier Koop Elkarteko lehendakaria eta Mundukideko lehendakariordea

Guk geuk, beste pertsona batzuengandik arrantzan ikasi dugu, gure kooperatibak beste kooperatiben laguntzarekin indartu dira, lankidetza da hori. Orain aukera dugu Mundukide egiten ari den lankidetza lanari babesa emateko. Mundua gure laguntzarekin soilik ez dugula aldatuko aurrez jakinda ere, azpimarratu nahi nuke, gure kooperatibentzat ahalegin txiki bat dena, milaka familiarentzat arrantzan egiten ikasteko aukera/proiektu ezinhobea dela. Eta arrantzan jakiteak epe ertain eta luzera eragin ikaragarria duela.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010