GGKE

Herri mailan lan egiten duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko erakundeak, Debagoienakoak batez ere, boluntarioez osatutakoak, beraien lan eta esfortzuz herrialde pobreenekiko elkartasuna bultzatu eta elkartasun beharraren mezua zabaldu nahi dutenekin egiten du lan Mundukidek.

Bakoitzak bere autonomia badu ere, eta beraiek erabakitzen duten proiektuak babesten badituzte ere, hainbat proiektutan bai sustapena eta jarraipena Mundukiderekin elkarlanean egiten da. Hauetako batzuek Fundazioaren sorreratik dira Patronatoko kide, bateratasunean lan eginik beste indar eta dimentsio bat lor daitekeela pentsatuaz. Egun, batez ere hiru GGKErekin ematen da elkarlana programetan eta sentsibilizaio lanetan.

Interkooperazio Sisteman GGKEen aportazioa da:

  • Laguntza ekonomiko eta finantzieroa ematea.
  • Interkooperazio proiektuen sustapenean eta jarraipenean parte hartzen dute.
  • Erakuden bazkide zein herritarrei garapenerako lankidetzako beharraz eta egokieraz informatu eta sensibilizatzea.
  • Patronatoko kide izatea, erakundearen misioaren eta kudeaketaren zainaza; ala nola erakundearen beharrei erantzutea.
  • Babes eta laguntza morala eta instituzionala.

 

 

Cristina Etxenagusia

Harremaneko boluntaria

Harremanek herriarenganako gertutasuna eskaintzen dio Mundukideri,eta Mundukidek Harremani kooperazioan aritzeko profesionaltasuna.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010