Interkooperazioa

Mundukideren misioan zehazten den legez, uste dugu gure lankidetza lanak hegoaldeko herri eta komunitateen garapen sozioekonomikoari ez ezik lankidetzan dihardugun kooperatiben garapenari ere laguntzen diola, batez ere interkooperazio printzipioei, gizarte eraldaketari eta izaera unibertsalari dagokienez. interkooperazioa-eu

Hala, nahi duguna da, batetik, garapenerako lankidetzan lan mundu kooperatiboaren elkartasuna aktibatu eta, bestetik, Euskal Herriko esperientzia kooperatiboko eragileen ahalegina batu. Interkooperaziorako sareak eta harremanak sortu nahi ditugu, helburu hauek lortzeko lagungarriak izango direlakoan:

  • Hainbat esperientzia eta gaitasun daukaten eragileen arteko kolaborazioaren bidez, lankidetzaren kalitatea hobetzea.
  • Euskal  mugimendu kooperatiboa Hegoaldearen errealitateari buruz sentiberatzea eta lankidetzaren ahaleginean esku harraraztea, zentzu kooperatiboa ere indartu egin dadin.

 

Esperientziak eta ikuspegiak trukatu nahi ditugu, harremanak sortu eta sakondu, modu koordinatuan lan egin, ahaleginak batera

tu, sinergiak aprobetxatu etab. Lankidetza lan horren bidez, aldi berean, pertsonek egiten duten lanari zentzu kooperatiboa ematea bilatzen dugu.

Hona hemen parte hartzeko aukera zehatz batzuk:

  • Jarduerak babestu eta finantzatzea.
  • Noizean behingo parte hartzea, esaterako, aholkularitzan, prestakuntzetan, laguntza teknikoetan  parte hartuaz.
  • Kolaborazio jarraituetan: borondatezko lankide gisa joatea, talde tutoreetan parte hartzea etab.
  • Beste erakunde edota programa batzuekin bisitaldiak eta trukeak antolatzea.
  • Mundukideren jarduera eta organoetan parte hartzea.
  • Sustatutako jardueren esparruan, ikasketetako praktikak, karrera amaierako proiektuak edo ikerketak egitea.
  • Informazio eta sentiberatze kanpainetan parte hartzea.

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010