Lanpostua: Garapen lankidetzarako proiektuen teknikaria

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Erakunde publiko eta pribatuetarako proiektuen formulazio, justifikazio eta jarraipena egitea, Programen Koordinatzaile eta Finantzazio Arloko arduradunaren irizpideak jarraituz.

FUNTZIOAK ETA ARDURAK

Erakunde publiko eta pribatuetarako proiektuen formulazio eta justifikazioaren inguruan:

– Proiektuak finantziatzeko proposamenak prestatu, idatzi eta deialdi eta emalieei aurkeztu.

– Onartutako proiektuen jarraipenerako txostenak egin eta aurkeztea.

– Proiektuak amaitu ostean erakunde finantzazileen aurrean ekintzen arlo ekonomiko eta teknikoa zuritu.

ESKATUTAKO PERFILA: PRESTAKUNTZA ETA ESKARMENTUA

• Unibertsitate ikasketak.

• Garapen Lankidetzako proiektuetan eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuetan gutxienez 5 urteko eskarmentua.

• Kooperante moduan 3 urteko eskarmentua.

• Genero ikuspegian formazioa eta eskarmentua.

• Garapen Lankidetzan master edo graduondoa aintzat hartuko da.

• Beste honako arloetan ezagutza eta eskarmentua aintzat hartuko da: tokian tokiko garapena, ingurumena eta giza-eskubideak.

• Enpresa kooperatiboaren ezagutza aintzat hartuko da.

• Informatika erabiltzaile moduan eta batez ere kalkulo orrien erabilpena.

• Hizkuntzak: Ezinbeztekoa euskara, eta gaztelania. Portuguesa eta ingelesearen ezagutza kontutan hartuko da

ESKATUTAKO PERFILA, GAITASUNAK

• Mundukide Fundazioaren helburuarekin bat etortzea.

• Garapen lankidetzarekiko sentsibilitatea.

• Idazteko erreztasuna.

• Planifikatzeko, analisi eta sintesi gaitasuna.

• Erabaki, lanerako eta talde lanean aritzeko gaitasuna.

• Bidaiatzeko libre egotea.

LAN BALDINTZAK

• 9 hilabeterako kontratua.

• Lan baldintzak Mundukideko taulen araberakoak.

• Lan lekua: Arrasaten 3 hilabete eta 6 hilabete proeiktuetan (Brasil, Kolonbia eta Ekuador).

• 2020ko urtarrilan lanean hasteko.

Interesatuak CV-a aurkeztu urriaren 31a baino lehen: lan@mundukide.org

MUNDUKIDE FUNDAZIOA Zarugalde 30, 20500 Arrasate (Gipuzkoa) -943772010

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide