Boluntarioa izan

Fundazioak, pertsonen parte hartze boluntarioa bilatu, bultzatu eta sustatzen du . Mundukidek, langileekin dituen irizpide berdinak ditu boluntario gisa ari diren pertsonekin, harrera, formazio, informazio, parte hartze eta ebaluaketari dagokionean.

Escola Juventude Sistematizando_Nov.2013Boluntario lana, erakundearen egoitzan, Arrasaten edo programetan egin ahal izango da eta arlo ezberdinetan: enpresagintza, antolaketa, ingenieritza, komunikazioa, administrazioa, kooperatibagintza…

Boluntariotza irizpide hauen arabera bultzatzen da:

  • Beharra: Bai erakundean edo baita Programetan ere behar konkretuei erantzuten zaie.
  • Interesa: Pertsona konkretuek erakusten duten interes eta disponibilitateei erantzuten zaie.
  • Perfila: Pertsonaren perfil, esperientzia zein disponibilitateak definitutako behar edo aukerei erantzuten zaie.
  • Erakundearen ahalmena: Erakundea bera zein Programaren ahalmena ere kontutan hartzen da, ahalmena ikuspegi ekonomikotik, pertsonen dedikaziotik, pertsonei atentziotik, logistikatik, etab.

Mundukideko boluntarioa izan nahi baduzu, jar zaitez harremanetan:

Tel.:943 772 010
mundukide@mundukide.org

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa