Pertsonak

Mundukide Fundazioaren lana bizi baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonei aukerak ematea da, bide lagun izanez. Zuk ere Mundukiderekin bat egin dezakezu, laguntzeko dauden era ezberdinetatik, zuretzako egokiena aukeratuaz.

Asier Elortza

Asier Elortza Kooperantea

Mundu honetako pertsonak, diferentzia txikiak alde batera utzita elkarri lagundu behar genioke. Gertu bizi garenon artean eta baita mugaz bestaldekoekin ere. Eguneroko arazo txikiek eta konpontze lanek, amets handiak aurrera eramateko erabili beharko genukeen denboraren %90a kentzen dizkigute.

Alaine Andueza

Alaine Andueza Bazkidea

Duela pare bat urte Abantailen Mundukide zer den ezagutzeko aukera eduki genuen bertako kideekin egindako solasaldi batean. Mundukideren lana sakonean eta proiektuak gertutik ezagutzeak, egiten den lanaren garrantzia ulertzeko balio izan zidan, eta horren ondoren, Batu Taupadara kanpainaren barruan, kide egin nintzen duela hilabete batzuk. Kooperanteen esperientzia zuzenean entzutea oso interesgarria izan zen eta horrek konfiantza eman zidan nire ekarpena, nahiz eta apala izan, probetxuzkoa izango zela! Mundukideren proiektuek duten etorkizuneko ikuspuntua gustatzen zait, beharra dagoen lekuetan jendearen geroa bermatuko duen sistemak ezartzea, eta ez momentuko laguntza puntuala bakarrik ematea. Animatu zaitezte bazkide egitera, denon artean gauza asko egin ditzakegu eta!

Jose Ramon Elortza

Jose Ramon Elortza  Bazkide eta boluntarioa

Bizitza osoan norberaren zilborrera begira egon ondoren, munduko herri eta pertsona pobretuei laguntzeko ordua delako, naiz Mundukideko bidelagun. Nire ekarpena oso txikia da, azal-azalekoa. Asko da, ordea, Mundukideko lan taldeak erakutsi didana: pobretuen aldeko ikuspegi solidarioagoa eta entrega ezin hobea azpimarratuko nituzke.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa