Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Nola lagundu

Dirua ez da dena: zure denbora, ilusioa, ahalegina eta ezagutza ere baliagarriak dira.

Zure dohaintza ongi etorria da oso, puntuala nahiz bazkidetzearen bidezkoa izan. Eta, berorri eskerrak, lagun askoren oraina eta geroa hobetu ahal izango ditugu.

Dena den, badaude Mundukideri mundu solidario eta bidezkoagoa eraikitzen laguntzeko beste bide batzuk ere.

Mozambique, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Brasil, Mundukide
Colombia, Mundukide
Mundukide
Mundukide
Hilaria Vianeke

Laguntza guztiak dira garrantzitsuak, baita txikiak ere.

Dohaintza egin

Zure dohaintza itxaropenaren atea da.

Bazkide egin

Egin boluntario

Boluntario egitea da Mundukideri laguntzeko beste modu bat. Zure ilusioa eta esperientzia oso baliotsuak dira, eta zalantzarik gabe egongo da zuk laguntzeko moduko arloren bat. Euskal Herriko egoitza nagusian lagun diezagukezu, edo tokiko komunitateekin batera programak gauzatzen ditugun herrialdeetakoren batean.
Informazio gehiago

Mundukide oparitu

Oparituko dugu mundu hobe bat? Ez dago orainaldi hoberik, etorkizun solidario eta bidezkoagoa baino. Mundukide oparitzeko, nahi duzun pertsonaren izenean egin dezakezu dohaintza.
Informazio gehiago

Egin bat eta partekatu

Lagun iezaguzu gure lanaren berri ematen, sare sozialen bidez. Jarrai iezaguzu gure sareetan —Twitter, Facebook, Instagram eta LinkedIn—, eta partekatu gure edukiak eta albisteak. Dena da mesedegarria!
Informazio gehiago

Hartu parte ekintzetan

Urtean zehar, zenbait jarduera antolatzen ditugu (besteak beste, lasterketa solidarioa eta Gabonetako postalak), herritarrek parte hartzeko.
Informazio gehiago

Enpresentzat

Zuen gizarte-erantzukizun korporatiboko (GEK-ko) estrategiaren parte izan gaitezke. Zuen esperientzia eta ezagutzak muskulua eta garuna izan daitezke bultzada txiki bat behar duten proiektuentzat. Elkar-lankidetza, eraldaketarako palanka.
Informazio gehiago

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden