URA, GIZA GARAPENERAKO EZINBESTEKO BALIABIDEA

Mozanbike iparraldeko lursailek itxura aldaketa nabarmena izan dute ureztatze sistemak ugaritzearekin. Egun, 10.000 nekazari baino gehiagorekin egiten dugu lan ekoizpen lanetan, eta Mundukide eragile garrantzitsua bilakatu da enplegu sorkuntzan. Erabilitako garapen ereduari esker, nekazariak 5.000 enpleguri dagokien balioa ekoizten ari dira. Gobernua oso pozik dago eta nekazariak gehiago.

Aurrera egiteko eta nekazarien familiei aukera hobeak eskaintzeko asmoz, Marrupako gobernu distritalarekin batera “ureztatze zerbitzurako guneak” jarri dira martxan.

4 urtegi eraiki dira eta bakoitzak 5 hektarea inguruko lursaila ureztatzeko gaitasuna izango du gutxienez zortzi hilabetez urtean. Lur ureztagarria lur-zati txikietan zatituta dago eta 4 hileko alditan aprobetxatzen dituzte bertako nekazariek, lehetnasuna emakumeei emanez.

Lursaileta, barazki ekoizpenean aditua den persona baten gidaritza eta laguntza teknikoa daukate nekazaiek. Aditu horrek mota guztietako aholkuak ematen dizkie: ureztatzeko modu eraginkorrenak, bertarako laborantza egokienak, etab.

Ideiak herritarren, buruzagien eta gobernuaren oniritzia jaso du. Babes ekonomikoa Japoneko enbaxadatik etorri da eta urtegien eraikuntza 2016. urtearen bukaeran hasi zen.

Hilabetetako lanaren ostean, Niassa probintziako gobernadoreak eta Japoneko enbaxadako ordezkariek inauguratu zituzten urtegiak. Oraingoz familia ekoizle gutxi batzuk eta modu esperimentalean bakarrik hasi badira ere, aurreikusten da 2018. urterako errendimendu osoz egotea martxan. Helburua betikoa da: tokiko herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzea, komunitateek berdintasunean eta sostengarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoa lortu dezaten.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694