LAGUNDU! PLANETAKO PERTSONARIK POBRETUENEI AUKERAK ESKAINTZEN

 

Kaixo Mundukideko lagun,

Afrikaz pentsatzen dugunean, erabat oker ibiltzen gara gure pentsamenduak bertan bizirauten duten pertsonen errealitate latzarekin lotuz.

Haatik, telebistaren bidez eta sare sozialen bidez egunero bonbardatzen gaituzten pobrezia, gerra eta gaixotasun irudietatik harago doa afrikar kontinentea.

Afrikan badago itxaropena, badago adorea, badago aukerak izateko beharra eta garatzeko ezin konta ahala posibilitate.

Zeren eta Afrikan, proiektu batek ez funtzionatzeak dakarrena ez da porrot hutsa. Errealitatea askoz ere latzagoa da.

Afrikan, pobreziari, goseari eta gaixotasunari aurre egiteko alternatiba da ekintzailetza. Munduan ez dago nork bere buruarengan, norberaren lanean eta aurrera egiteko prestakuntzak duen balioan sinestea Afrikan bezain inportantea den beste lekurik.

Afrika, izatez, startupetan handiena da.

Eta ostegunetan teambuilding saiorik ez badago ere, ez doako yoga saiorik goizetan, Afrikak badu hazteko, garatzeko eta independente izateko potentzialik, atzerriko kapitalaren beharrik gabe.

Afrikan ez dago coachingik, ez mentoringik, baina langileen motibazioa eta ekimena ez dira sekula falta.

Horregatik, Mundukideren egitasmoari esker, Afrikan ondo funtzionatzen hasi da ekintzailetza.

Duela ia 20 urtetik hona, Mundukiderekin batera lanean ari gara, Mozambike iparraldean benetako garapen alternatiba bat eskaintzeko.

Prestakuntza teknikoaren bidez eta laborantza produkzioari eta komertzializazioari buruzko aholkularitzaren bidez, tokiko nekazariak ahalduntzen dihardugu, lanaren optimizazioaren bitartez nekazarion bizitzak hobera egin dezan.

Hala, urtero ehunka pertsona beren lanaren eta bizitzaren jabe izatea lortzen dugu.

KOLABORATU!

Ezagutu nola kolaboratu dezakezun eta lagundu Mozambiken gero eta pertsona gehiagori benetako garapen alternatiba eskaintzen.  Egizu 25€, 50€, 100€ edo beste kopuru baten ekarpena:

 

Aldez aurretik eskerrak emanez, zorionak eta urte berri zoriontsua opa dizuegu Mundukideko lantaldeak.

Josu Urritia Beristain – Zuzendaria

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010